Nork osatzen du familia-unitatea, seme-alabarik ez duten ezkonduen edo inskribatutako izatezko bikoteen kasuan baterako aitorpena egin ahal izateko?
Familia-unitatea ezkontide biek edo izatezko bikoteko kide biek eratzen duten unitatea.
Nola aurkez dezaket baterako aitorpena nire ezkontidea urtean hil bazen?
Ekitaldian zehar ezkontideetako bat edo izatezko bikoteko kideetako bat hiltzen bada, baterako aitorpena egin daiteke, eta autolikidazioan hildakoaren errentak sartu, eta, hala badagokio, kenkariak bai, hainbanaketarik gabe.
Nola aurkez dezaket aitorpena ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin batera?
Baterako tributazioa ordaintzeko, ezkontidearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu. Errenta-aitorpenaren zirriborroen berri ematen dizuegun gutun berean, ordezkaritza-gakoak erantsi dira. Pasahitz hori, zure ezkontidearen gutunean agertzen dena, aitorpenaren laburpen-pantailan sartu beharko da.
¿Como puedo presentar declaración conjunta con mis hijos?
"Datu pertsonalak eta familiarrak" erlaitza hautatu beharko duzu, eta "Kenkaria duten lotutako pertsonak" atalean sartu. Azken pantaila horretan kokatu ondoren, "BATERA sartu" aukeratuko duzu.
Familia-unitatea:
1. Senar-emazteak edo inskribatutako izatezko bikoteak eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude.
2.Legez bananduta daudenak edo ezkondurik ez daudenak edo izatezko bikote moduan inskribatuta ez daudenak:
Gurasoen arteko akordioa egonez gero: gurasoetako bat eta seme-alaba adingabea eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotutako adin nagusiko seme-alaba guztiak (haiekin bizi ez arren).
Akordiorik egon ezean, epai bidez zaintza eta babesa dauzkan gurasoa eta seme-alabak.Guraso alarguna:
3. Gurasoa eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude. Pertsona bat ezin daiteke egon bi familia unitatetan
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
Beharrezko dokumentazioa
Familia Liburua edo ziurtagiri baliokidea eta, gainera, izatezko bikoteen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioaren ebazpena (gure datu-baseetan jasota ez badago).
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.