web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Enpresak zor zizkidan zenbatekoak jaso ditut (diruzaintza ezagatik), aurreko ekitaldiei dagozkienak. Nola sartu behar ditut nire aitorpenean?
Dagokion ekitaldiko PFEZaren aitorpena aurkeztu ondoren ordaindu gabeko zenbatekoak jasotzen badira, zuzenketa-idazki bat aurkeztu beharko duzu egoitza elektronikoan, bi data hauen arteko epean: zenbatekoak jasotzen diren egunetik zerga honen aitorpenaren hurrengo epea amaitu bitartean.

Egin dituzun aldaketen errealitatea egiaztatzen duen dokumentazioa sartu beharko duzu.

Diru-sarrera horiek ez gehitzeak ez berekin ekarriko ez zigorrik, ez berandutze-interesik, ez inolako errekargurik.
Aurreko urtean 20.000 € kobratzeko eskubidea nuen, baina diruzaintzako zailtasunengatik 15.000 € besterik ez zioten ordaindu eta gainerako 5.000 € aurten ordaindu dizkidate. Nola ordaindu behar dut zerga?
Aurreko ekitaldiko aitorpenean zergadunak eskubidea du soilik ekitaldian jasotako kopuruak aitortzeko. Kasu honetan 15.000€.

Aurten kobratu gabe dagoen 5.000 euroko zenbatekoa kobratzen duenean, aurreko ekitaldiko zuzenketa-idazki bat aurkeztu beharko du Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (atzerapen-interesik eta errekargurik gabe).

Zuzenketa-idazki hau aurkezteko epea hurrengo errenta aurkezteko borondatezko epea amaitzen denean bukatzen da.
Enpresak zor zizkidan zenbatekoak jaso ditut (diruzaintzarik ezagatik), 2019ko ekitaldiari eta aurrekoei zegozkienak. Nola sartu behar ditut nire adierazpenean?
Aurreko ekitaldiei lotutako zor galdagarriak badira, urte bakoitzeko autolikidazio osagarri bat aurkeztu beharko duzu, kobratu diren egunetik zerga horren autolikidaziorako hurrengo epearen amaierara bitartean.

Autolikidazioa aurkeztu ahal izango duzu:
  • Emaitza sartu beharrekoa bada: edozein finantza-erakunde laguntzailetan.
  • Emaitza itzuli beharrekoa bada: edozein finantza-erakunde laguntzailetan, Ogasuneko edozein bulegoko erregistroan eta Aldundiaren herritarren arretarako bulegoetako erregistroan.
Autolikidazio osagarri hau ezin da Internet bidez aurkeztu.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Errentaren zirriborroan diru-sarrera horiek agertzen badira eta ez baditu kobratu edo aurreko ekitaldietan eskatu ahal bazitzaizkion, eremua editatu eta aldatu ahal izango du.
Beharrezko dokumentazioa
Kobratutako zenbatekoak zein ekitaldiri dagozkion egiaztatzen duten agiriak:
  • 10T urteko egozpenekin edo enpresaren idazki batekin, ekitaldiz ekitaldi zenbatekoak banakatzen dituena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?