web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Aldi baterako kontratu bat amaitzeagatiko kalte-ordain ekonomikoa PFEZtik salbuetsita al dago?
Aldi baterako kontratuetan adostutako epea amaitzeagatik jasotzen diren kalte-ordainak ez daude salbuetsita PFEZa ordintzetik. Hala ere, azkendutako aldi baterako kontratua bi edo bost urtetik gorakoa izan bada, % 60ko edo % 50eko integrazio-ehunekoa aplikatu daiteke.
Salbuetsita al dago lan-harremana elkar hartuta kontratua suntsitzegatik enpresak ordaindutako kopurua?
Ez daude salbuetsita enpresak langileei lan-harremana elkar hartuta suntsitzeagatik ordaindutako kopuruak. Ondorio horietarako, lan-harremantzat hartuko dira estatutu-harremanak eta bazkide-langileak eta lan-bazkideak beren kooperatibekin lotzen dituztenak.

Kasu horietan, zenbatekoak aldi bakarrari egozten bazaizkio (dena kapital moduan kobratzen da), errendimendu nabarmen irregularra da, Errenta-erregelamenduaren 14. artikulua (47/2014 Foru Dekretua). Beraz, integrazio-ehunekoa % 50ekoa da (300.000 €-ko mugarekin), eta gainerakoa % 100ean integratuko da.

Errenta moduan kobratuko balitz, % 100ean integratuko litzateke.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Beharrezko dokumentazioa
  • Egin beharreko aldaketak egiaztatzen dituen enpresak emandako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?