web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Udal batek onartutako giza baliabideen plan estrategikoak aurreikusten du erretiro aurreratuagatiko kalte-ordainak ordaintzea eta langileak Gizarte Segurantzarekin sinatu beharreko hitzarmen bereziari dagokion kostua bere gain hartzea. Horrek zer tratamendu du PFEZean?
2021eko apirilaren 1etik, 2021eko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorren otsailaren 24ko 2/2021 Foru Arauak kendu egin du administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoen salbuespena.

Data horretatik aurrera gertatzen diren gertaera eragileak direla-eta zerga ordaindu beharko da, ez dira salbuetsita egongo, eta lan-etekin pertsonalak izango dira, eta, hala badagokio, etekin irregular gisa tributatu ahal izango dute % 50ean (300.000,00 €-ko muga), baldin eta zergaldi bakarrean kobratzen badu.
2021eko martxoaren 31ra arte, administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoan xedatutakoa dela-bide jarduerari uzteagatiko kalte-ordainak (Langileen Estatutuaren51. artikuluan aurreikusitako arrazoietako batzuetan oinarrituak) PFEZetik salbuetsita daude, haien zenbatekoak honako hauetatik txikiena gainditzen ez badu:
  1. lan-arloko araudian bidegabeko kaleratzerako ezarritako nahitaezko kopurua,
  2. 180.000,00€, nola ordaintzen den alde batera utzita.

Bestalde, erakunde enplegatzaileak langileei ordaindutako zenbatekoak ere—Gizarte Segurantzarekin sinatu beharreko hitzarmen bereziaren kostuari aurre egin diezaioten— lan-etekintzat hartuko dira jasotzaileentzat, eta kalte-ordainak duen tributu-tratamendu bera aplikatuko zaie.Errenta horien sortze-aldia hartzaile bakoitzari dagokion erretiro-adina bete arte geratzen zaizkion urteak izango da.

Sortze-aldia 2 edo 5 urtetik gorakoa bada etekina % 60an edo % 50ean egotzi ahal izango da, 300.000,00 €-ko mugarekin.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Beharrezko dokumentazioa
  • Egingo dituzun aldaketak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzu: enpresak aurkeztutako dokumentazioa, ordaindutako zenbatekoak dagokion giza baliabideen plan estrategikoaren barruan kalte-ordainen ordainketari dagozkiola egiaztatzen duena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?