web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatuko da aurrezki-aseguru baten kapital gisa jasotako zenbatekoa?
Aurrezki-aseguru baten kapital gisa jasotako zenbatekoak PFEZn tributatuko du kapital higigarriaren etekin gisa, eta Aurrezkiaren Zerga Oinarrian sartuko da.

Kapital higigarriaren etekin hau jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren aldea izango da.

Aurrekoa gorabehera, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, aseguru-kontratuak biziraupenaren kontingentzia eta heriotzaren edo ezgaitasunaren kontingentziak konbinatzen baditu eta jasotako kapitala biziraupenaren kontingentziari badagokio, ordaindutako primetatik kendu ahal izango da ordura arte heriotzaren edo ezgaitasunaren arriskua dela-eta kontsumitu den kapitalari dagokion zatia, betiere, kontratuaren indarraldi osoan, arriskuan dagoen kapitala hornidura matematikoaren ehuneko bost edo gutxiago bada. Ondorio horietarako, arrisku-kapitaltzat hartzen da heriotzarako edo ezintasunerako aseguratutako kapitalaren eta aurreikuspen matematikoaren arteko aldea.

Epe luzerako banakako aurrezki-asegurua (ELBAA), edo epe luzerako banakako aurrezki-kontua (ELBAK) 2016-01-01etik aurrera.

Gordailu-kontuak edo bizitza-aseguruak –zeinaren bidez gauzatuko baita epe luzerako aurrizki-asegurua edo epe luzerako aurrizkiaren banakako kontua– sortutako errenta positiboak salbuetsita geratuko dira, baldin eta, bestak beste, honako baldintza hauek betetzen badira:
  • Plan horiei ekarpena egiteko erabilitako kopuruak urtean ezin dira izan 5.000 euro baino gehiago.
  • Planari, gutxienez, bost urtean eutsi behar zaio.
  • Ezin da eskuraketarik egin, plana ireki zenetik bost urteko epean.
Foru-komunikazioaren araubide ekonomikoan ezkonduta nago. Etekinen jatorraren arabera, nork aitortu behar ditu errentan?
Foru-komunikazioko araubide ekonomikoan ezkonduta nago, eta, emaztearekin batera, aurrezki-kontu bat eta bonu batzuk ditut. Gainera, nire aitaren jarauntsian akzio batzuk eskuratu ditut, eta aurrezki/erretiro plan bat berreskuratu dut, haren hartzailea, aseguratua eta onuraduna neu izanik. Nork aitortu behar ditu errentan?

Kapitalaren etekinak etekin horien jatorri diren ondare-elementuen, ondasunen edo eskubideen titular diren zergadunei eratxikiko zaizkie (kontuan hartuko dira aurkeztutako frogagirien arabera kasu bakoitzean aplika daitezkeen titulartasun juridikoari buruzko arauak; aplikatu behar dira ezkontzaren edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoaren xedapen arautzaileetan jasotako ondasunen eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arauak, baita familia kiden arteko ondare-harremanei kasu bakoitzean aplikatu beharreko legedi zibileko arauak ere).

Kasu honetan, aurrezki-kontuaren, aurrezki-planaren (aseguru bat da) eta bonoen etekinak % 50ean esleituko zaizkio ezkontide bakoitzari. Akzioen etekinak (ondasun pribatibo bat da, herentziaz jaso baita) haien titularrari esleituko zaizkio % 100ean.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
"Epe luzerako aurrezki-plana" atalean, epe luzerako banakako aurrezki-aseguruetatik eta epe luzeko banakako aurrezki-kontuetatik lortutako etekinei buruzko datuak jasotzen dira (PFEZri buruzko 13/2013 Foru Arauaren 9.32 artikuluan ezarritako salbuespena aplikatzeko baldintzak betetzen ez badira).
Beharrezko dokumentazioa
  • Lortutako errendimenduen frogagiriak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?