web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Foru-komunikazioaren araubide ekonomikoan nago ezkonduta, eta, emaztearekin batera, hainbat finantza-produktu ditut. Nork aitortu behar ditu errentan?
Foru-komunikazioko araubide ekonomikoan ezkonduta nago, eta, emaztearekin batera, aurrezki-kontu bat eta bonu batzuk ditut. Gainera, nire aitaren jarauntsian, akzio batzuk eskuratu ditut, eta aurrezki/erretiro plan bat berreskuratu dut, haren hartzailea, aseguratua eta onuraduna neu izanik. Nork aitortu behar ditu errentan?

Kapitalaren etekinak etekin horien jatorri diren ondare-elementuen, ondasunen edo eskubideen titular diren zergadunei eratxikiko zaizkie (kontuan hartuko dira aurkeztutako frogagirien arabera kasu bakoitzean aplika daitezkeen titulartasun juridikoari buruzko arauak; aplikatu behar dira ezkontzaren edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoaren xedapen arautzaileetan jasotako ondasunen eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arauak, baita familia kiden arteko ondare-harremanei kasu bakoitzean aplikatu beharreko legedi zibileko arauak ere).

Kasu honetan, aurrezki-kontuaren, aurrezki-planaren (aseguru bat da) eta bonoen etekinak % 50ean esleituko zaizkio ezkontide bakoitzari. Akzioen etekinak (ondasun pribatibo bat da, herentziaz jaso baita) haien titularrari esleituko zaizkio % 100ean.
Noiz ulertzen da etekin bat zergadunarekin lotutako erakunde batetik datorrela?
Horretarako, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 42. artikulura jo behar da; izan ere, 3. atalean ezartzen ditu lotutako pertsonatzat edo erakundetzat jotzen diren kasuak.
Eperako ezarpen bat aldez aurretik ezeztatu dut eta erakundeak zigor bat aplikatu dit. Nola adierazi behar dut nire aitorpenean?
Gordailu, eperako ezarpen edo antzekoren bat behar baino lehen kitatuz gero, norberaren kapitala hirugarren batzuei lagata lortutako kapital higigarriaren etekintzat hartuko da ondoko kopuru hau, positiboa zein negatiboa: printzipalaren eta korrituen zioz jasotako zenbatekoari kitapen-komisioa kenduta geratzen den kopuruaren eta hasieran emandako kopuruaren arteko diferentzia.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
"Obligazioak, bonoak eta bestelako etekinak" atalean, obligazioen, bonoen, lehentasunezko partaidetzen eta abarren etekinei (interesak) buruzko datuak jasotzen dira.
Beharrezko dokumentazioa
  • Lortutako etekinen egiaztagiriak.
  • Hala badagokio, aplikatutako zigorraren egiaztagiria.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Dena dela, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?