web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zelan tributatu behar da burtsan kotizatzen duten akzioak harpidetzeko eskubideen salmenta dela eta? Eta kotizatzen ez badute?
Akzioen (burtsan kotizatu zein ez) harpidetza-eskubideak eskualdatzeagatik lortutako zenbatekoa ondare irabazitzat-hartuko da eskualdatzailearentzat, eskualdaketa gertatzen den zergaldian.
Atxikipena aplikatu behar al zaie harpidetza-eskubideen eskualdaketen ondoriozko ondare-irabaziei?
Akzioen harpidetza-eskubideak eskualdatzeagatik lortutako zenbatekoa (burtsan kotizatzen dutenak nahiz kotizatzen ez dutenak) ondare-irabazitzat hartuko da, eta %19ko atxikipena aplikatu behar zaio.
Nola tributatzen da dibidenduak direla eta? Eta harpidetza-eskubideen salmenta dela-eta? Eta dibidendu malguak izenekoak direla-eta?
Dibidenduen kasuan, kapital higigarriaren etekin gisa tributatzen da, eta aurrezkiaren oinarrian sartzen dira. Urteko 1.500 euroko salbuespena dute.

Akzioen (burtsan kotizatu zein ez) harpidetza-eskubideak eskualdatzeagatik lortutako zenbatekoa ondare irabazitzat-hartuko da eskualdatzailearentzat, eskualdaketa gertatzen den zergaldian. (2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, eskualdaketa hori dela-eta atxikipena aplikatuko da).

Azken urteetan, sozietate askok dibidendu malgua eskaini dute. Dibidenduak zuzenean banatu beharrean, kapital-zabalkuntza egiten dute, eta akziodunek aukera dute akzio berriak erosteko edo beren eskubideak saltzeko, merkatuan edo enpresa jaulkitzaileari berari, aurrez finkatutako prezioan.

Esleipen-eskubideen titularrek akzio berriak harpidetu ditzakete:
  • Askatutako akzioak izango lirateke, errentaren lorpena ez dakartzatenak; hala ere, etorkizuneko eskualdaketei begira, eskuraketa balioa, emandako akzioena zein jatorrizko akzioena, kostua guztira titulu kopuruaren artean banatzetik lortuko da, titulu zaharrak zein dagozkien askatutakoak. Erabat askatutako akzioen eskuraketa data jatorrizko akzioei dagokiena izango da.
  • Eskubidea merkatuan eskualdatzea: Balore horien gaineko harpidetza-eskubideak eskualdatuz lortutako zenbatekoa ondare-irabazitzat hartuko da eskualdatzailearentzat, eskualdaketa gauzatzen den zergaldian. (2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, eskualdaketa hori dela-eta atxikipena aplikatuko da).
  • Eskubideak konpainia berari eskualdatzea: prezioa aldez aurretik finkatuta dago eta zerga-tratamendua 2. puntukoa ez beste bat da, eta edozein entitate-motaren funts propioetan parte hartzetik lortutako etekin gisa kalifikatuko da, eta, beraz, atxikipena aplikatuko zaio.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Atal honetan, "Harpidetza-eskubideen salmenta" izenekoan, akzioak harpidetzeko eskubideak eskualdatzetik lortutako zenbatekoak agertzen dira (bai burtsan kotizatzen dutenak, bai kotizatzen ez dutenak) ondare-irabazitzat hartuko dira eta % 19ko atxikipena izango dute.
Beharrezko dokumentazioa
  • Erakunde gordailuzainaren egiaztagirian, harpidetza-eskubideen zenbatekoak eta eskualdatze-datak azaldu beharko dira.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
Harpidetza-eskubideen salmentak nire datuetan eta ezkontidearenetan agertzen dira, baina nireak dira, pribatiboak. Zuzena al da?
Aitorpenaren datuak aldatu beharko dituzu, eta zenbatekoaren % 100 sartu "metatutako irabazia/galera" eta "atxikipenak/jasanarazitako konturako sarrera" laukietan. Ezkontideak harpidetza-eskubideen salmentako datuak ezabatu beharko ditu dagokion atalean.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

GALDETZEN ARI DIRA...

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?