web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatzen da pertsona baten aldeko gozamen bat eratu ondoren jasotako zenbatekoa dela-eta?
Etxebizitza baten gaineko aldi baterako gozamen bat eratu dut, 6 urterako, pertsona baten alde, 30.000 €-ko zenbatekoan. Nola tributatu behar da jasotako zenbatekoa dela eta?

Ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eratzearen ondoriozko etekinak direla-eta zerga kapital higiezinaren etekin gisa tributatzen da zerga-oinarri orokorrean, eta 2 edo 5 urtetik gorako aldian sortzen badira ere, kasu guztietan % 100ean konputatzen dira; beraz, 30.000 euroak.

PFEZari buruzko 13/2013 FAren 30.1 eta 30.3 art.
Nola tributatuko da nire jabetzako orube baten azalera-eskubidea elektrizitate-konpainia bati egindako lagapena dela eta?
Zergadun batek bere jabetzako orube baten azalera-eskubidea laga dio elektrizitate-enpresa bati. Lagapena 20 urterako da, eta 20.000 € jasoko ditu zergadunak. Nola tributatzen da?

Azalera-eskubidea ondasun higiezin baten gaineko eskubide erreala da; beraz, eskubide hori eratzetik eratorritako etekinak, zerga ordaintzeari dagokionez, kapital higiezinaren etekinak izango dira, eta % 100ean integratuko dira zerga-oinarri orokorrean, sortze-aldia 10 urte bada ere.

PFEZari buruzko 13/2013 FAren 30.1 eta 30.3 art.
Kalte-ordaina jaso dut desjabetze batengatik: hau da kalte-ordaina: bide-zorra edo lursailak aldi baterako okupatzea. Hura dela-eta nola tributatzen da?
Bide-zorraren eskubidea ondasun higiezin baten gaineko eskubide erreala da; beraz, eskubide hori eratzetik eratorritako etekinak, zerga ordaintzeari dagokionez, kapital higiezinaren etekinak izango dira, eta % 100ean integratuko dira zerga-oinarri orokorrean.

PFEZari buruzko 13/2013 FAren 30.1 eta 30.3 art.
Lokalaren errentamendu-kontratua formalizatzean nire alde eratu zen fidantzaren zenbatekoarekin geratu naiz. Nola tributatu behar dut kopuru hori dela-eta?
Lokal bat errentamenduan eduki dut, eta errentamendu-kontratua formalizatzean nire alde eratu zen 4.000 euroko fidantzaren zenbatekoarekin geratu naiz, errentamendu-kontratua amaitzean. Fidantzatik kobratutako 4.000 euroak lokalean sortutako kalteengatiko kalte-ordain gisa jaso ditut. Zenbateko hori dela-eta nola tributatu behar dut?

Lokalean sortutako kalteengatik errentariak (maizterra) errentatzaileari ordaindu dion zenbatekoa, zerga ordaintzeari dagokionez, kapital higiezinaren etekintzat hartuko da, eta nabarmen modu irregularrean lortutako etekin bat edenez, % 50ean sartuko da zerga-oinarri orokorrean , kontuan hartuta zer mugaren gainean (300.000€) aplikatu daitekeen integrazio-ehunekoa.

Kapital higiezinaren diru-sarrera osoak: 4.000€.

Honela sartuko dira erga-oinarri orokorrean: :
  • 4.000€ % 50ean = 2.000€.
Nola tributatu behar dut nire jabetzakoa den merkataritza-lokal bateko maizterrak lokala eskualdatzeagatik jasotako zenbatekoa dela eta?
Alokatuta dagoen merkataritza-lokal baten jabea naiz, eta nire aurreko maizterrak, 2021eko abenduan, lokala eskualdatzen zuen. Eskualdatze horrengatik 375.000 € jaso ditut. Zenbateko hori dela-eta nola tributatu behar dut?

Lokalaren eskualdatzea dela eta errentatzaileak jasotako zenbatekoa, zerga ordaintzeari dagokionez, kapital higiezinaren etekintzat hartuko da, eta nabarmen modu irregularrean lortutako etekin bat denez, % 50ean sartuko da zerga-oinarri orokorrean , kontuan hartuta zer mugaren gainean (300.000€) aplikatu daitekeen integrazio-ehunekoa.

Kapital higiezinaren diru-sarrera osoak: 375.000 €.

Honela sartuko dira zerga-oinarri orokorrean:
  • 300.000 € % 50ean=150.000€.
  • 75.000€ % 100ean (375.000€-300.000€ integrazio-mugagatik).
Guztira sartu beharrekoa: 225.000€ = 150.000€ + 75.000€.

PFEZari buruzko 13/2013 FAren 30 art.,
PFEZaren Erregelamenduaren 47/2014 FDaren 39. art.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

Atal honetan higiezinei (etxebizitzak barne) buruzko erabilera- edo gozamen-eskubide errealak (Usufruktua, zortasunak, etab.) eratzetik edo lagatzetik datozen etekinei buruzko datuak jasotzen dira, baita beste batzuei buruzkoak ere, hala nola: errentariak, azpierrentariak edo lagapen-hartzaileak higiezinean izandako kalte edo kalteengatik jasotako kalte-ordainak, edo negozio-lokalaren errentamendu-eskubidea eskualdatzeagatik edo lagatzeagatik lortutako zenbatekoak.

Etekin horiek zerga-oinarri orokorrean sartuko dira.

Beharrezko dokumentazioa
  • Diru-sarrerak lortu direla egiaztatzen duen agiria: errentamendu-kontratua, aurretik aurkeztu ez badu, gozamena, zortasuna eta abar eratzea.
  • Errendimenduak kobratu izanaren frogagiriak.
  • Gastuen frogagiriak eta, hala badagokio, alokairua jaisteko akordioa.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?