web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zer baldintza bete behar dituzte desgaitasunagatiko kenkaria aplikatzeko?
Beharrezkoa izango da egiaztatzea zergaren sortzapen-datan (abenduaren 31n) jasaten den desgaitasuna edo mendekotasuna eragiten duten inguruabarrak bazirela. Horretarako, zuzenbidean onartutako edozein froga aurkeztu ahal izango da (BFAko Gizarte Ekintza Sailak, GSIN, edo autonomia-erkidegoetako organo eskudunak emandako ebazpena, , ebazpnen judiziala...).

Gizarte Segurantzak aitortutako ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo ezintasun handia froga nahikoa izango da % 33ko edo hortik gorako desgaitasun edo mendekotasun-gradua gutxienez egiaztatzeko.
Beste pertsona batzuen desgaitasunagatiko kenkaria aplika dezaket?
Zergaren sortzapen-egunean (abenduaren 31) desgaitasuna eta/edo mendekotasuna egiaztatzen bada, eta araudiak ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira, norberaren edo pertsona hauen desgaitasunagatiko kenkaria aplikatu ahal izango da:
  • Ezkontidea edo izatezko bikotea.
  • Ondorengoak, aurrekoak, laugarren mailara arteko alboko ahaideak eta/edo tutoretza-arrazoiengatik lotura duten pertsonak.
  • Aurreko atalean sartu ez diren 65 urtetik gorako pertsonak.
Zer baldintza bete behar dira beste pertsona batzuen desgaitasunagatiko kenkaria aplikatu ahal izateko?
  • Zergadunarekin bizitzea, edo egoitza batean bizi diren pertsonen kasuan, zergadunak egoitza-gastu guztiak edo haien zati handi bat ordaintzea.
  • Halako pertsonen urteko errentak (salbuetsiak kontuan hartu gabe) ezin izango dira izan dagokion urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino handiagoak (baldintza hori ez da eskatzen zergadunaren edo haren ezkontide edo izatezko bikotekidearen desgaitasunagatiko kenkarirako)
Sortzapena eta/edo heriotza 12/31 baino lehen.
Arau orokor gisa, zergaren sortzapena urte bakoitzeko abenduaren 31n gertatzen da, eta kontuan hartu beharreko aitortzailearen inguruabar pertsonalak egun horretakoak dira. Baina, heriotza abenduaren 31 baino lehen gertatzen bada, inguruabar pertsonalak heriotzaren egunean zeudenak dira, eta desgaitasunagatiko kenkariaren zenbatekoa osorik aplikatuko da, murrizketarik gabe.
Berariaz jaso behar dut nire aitorpenean aplikatu nahi dudan desgaitasunagatiko kenkaria? Zuzendu dezaket hasieran hautatutako aukera?
Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duen pertsonak berak edo harekin bizi den beste pertsona baten alde egindako kenkaria aplikatzea zergaren aitorpena aurkeztean baliatu behar den aukera da.

Aitorpena aurkeztu ondoren, aukera hori bakarri aldatu ahal izango da borondatezko epea amaitu baino lehen (uztailaren 1a) edo epe hori amaitu ondoren, betiere aurretik Zerga-administrazioaren egintzarik egon ez bada.

Aitorpena aurkeztu ondoren, baliatutako aukera aldatu eta kenkaria aplikatu edo ezabatu ahal izateko, zuzenketa idazkia aurkeztu behar da BFAren egoitza elektronikoaren bidez.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

PERTSONALAK ETA FAMILIARRAK manu honetan datu hauek edita ditzakezu:

  • Zure desgaitasuna edo mendekotasuna aldatu nahi baduzu, "PERTSONAREN DATUAK EDITATU" botoia hautatu beharko duzu.
  • Seme-alaba baten edo kenkari horretarako eskubidea duten beste pertsona batzuen desgaitasunagatiko kenkaria aplikatu nahi baduzu, "ERLAZIONATUTAKO PERTSONAK" botoia hautatu eta, ondoren, "PERTSONAREN DATUAK EDITATU" sakatu beharko duzu.
  • Zure ezkontidearen desgaitasunagatiko kenkaria edo izatezko bikotekidearena aplikatu nahi baduzu zure ezkontidearen datuetan edo desgaitasuna duen izatezko bikotekidearen datuetan, "kenkaria ezkontideak aplikatutako du" beharko duzu.
 

Nola aldatu zirriborroan jasotako desgaitasuna?

 

Nola sartu ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen desgaitasunaren kenkaria nire errentaren zirriborroan?


 
Beharrezko dokumentazioa
  • Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna egiaztatzeko, zuzenbidean onartutako edozein froga aurkeztu ahal izango da (adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, GSINek edo autonomia-erkidegoetako dagokion organoak emandako ebazpena, ebazpen judiziala, etab.).
  • Egoitzako gastuaren ordainagiria.
  • Errolda-ziurtagiria.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?