Gehienez ere 240.000 euro erabili ahal izango dira horrela biziarteko errentak eratzeko. Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotakoaren guztizkoa baino gutxiago bada, berrinbertitutako kopuruari dagokion lortutako ondarezko irabaziaren zati proportzionala baino ez da zergapetu gabe utziko. Eratutako biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak guztiz edo partez aurreratzen badira, orduan, lortutako ondare-irabazia zergapetu egingo da.
240.000 euroko gehieneko muga hori banak aplikatzen da, baterako aitorpeneko kasuetan ere bai, eta kreditu fiskal baten moduan funtzionatzen du, hau da, agortuz doa zergadunak arrazoi hori dela-eta hurrengo ekitaldietan lortutako irabaziak salbuetsita uztea erabakitzen duen neurrian.