Atal honetan, ekitaldian gizarte-aurreikuspeneko sistemei egin dituzun ekarpen pertsonalak egiaztatu, editatu edo gehitu ahal izango dituzu.
Erretiro-egoeran bazaude, desgaitasun psikikoa baduzu (%33tik %65era bitarteko ehunekoarekin) edo BGAE baten edo gizarte-aurreikuspeneko beste erakunde baten kapital gisako prestazio bat kobratu baduzu, "Desgaitasun-, erretiro- edo prestazio kapitalizatuko kasuetarako beharrezkoa den informazioa" azpiatalera jo behar duzu.
Aurreko ekitaldietatik murriztu gabeko soberakinak badituzu, azpiatal espezifiko bat daukazu, non jasota egongo diren.