web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola identifikatu eta sartu nire zorren kudeaketa atalera?
Identifikazioa:
  • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
  • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
Aurkezteko modua


 
Nola aldatu jada eskatutako helbideratze baten banku-kontua?
Banku-kontua aldaketa egiteko, honakoa aintzat hartu behar duzu:
  • Kontuaren titularra izan behar duzu (ez da nahikoa baimenduta egotea).
  • Helbideratzea ordaindu beharreko aitopen bati badagokio, kontuak finantza-erakunde laguntzaile batena izan behar du.

Sar zaitez egoitza elektronikoan "Ordainketak (Ordainketa egitea, helbideratzea, ordainketa modua aldatzea, ordainketa-gutuna eskatzea)" prozeduraren bitartez :
  • Zorra aukeratu eta "Ordainketa kudeatu" beheko ezkerreko botoia sakatu.
  • Aukeren artean Ordainbideen artean, sakatu.
  • Helbideratzeko aukeren artean "Helbideratze-kontua aldatzea" klik egin eta eskuragarri eta lehenesten duzun banku-kontua aukeratu. Lehenestutako banku-kontua eskuragarri ez dagoenean, aurretiaz, banku-kontua erregistratu beharko da.
  • Azkenik, "Berretsi" botoia sakatu.

Nola lortu ordainketa-gutun bat eta nola ordaindu?
Ordaindu beharreko aitorpenene kasuan (Ogasunaren aldekoa), finantza-erakunde laguntzaile batean ordainketa egiteko rdainketa-gutuna  eska dezakezu.

Ordainketa-gutuna egoitza elektronikoaren  "Ordainketak (Ordainketa egitea, helbideratzea, ordainketa modua aldatzea, ordainketa-gutuna eskatzea)" eska daiteke:
  • Sakatu "Nire zerga-zorren kontsulta eta ordainketa kudeaketa" atalekoa "Izapidetu" botoia.
  • Sar zaitez "Nire zorrak" pantailara.
  • Zorraren gainean klik egin eta "Ordainketa kudeatu" sakatu.
  • Ordainbideen artean, aukeratu "Ordainketa-gutuna" eta adierazi ordaindu nahi duzun zenbatekoa.
  • Posible da ordainketa partzial gutun bat lortzea. Horretarako, pantailaren zenbatekoa ezabatu eta nahi duzun zenbatekoa idatzi behar duzu.
  • Sakatu "Berretsi" eta deskargatu ordainketa-gutuna zure gailu elektronikoan.

Nola eskatu gerorapen bat?
Gerorapena egoitza elektronikoaren bidez eskatu daiteke, "Gerorapena edo zatikapenaren eskaera" moduluan sartuz, eta:
  • "Nire zorrak" atalean sartu eta beheko eskuineko botoia sakatu: "Ordainketa kudeatu".
  • Sakatu "Gerorapena eskatu" eta inprimakia bete:
    • Harremanetarako pertsonaren identifikazio-datuak adieraziz.
    • "Ordainketa-plana" atalean: amortizazio-epea eta zati-kopurua adieraziz.
    • Ordainketari aurre egiteko ezintasuna justifikatzen duten arrazoiak idatzi.
    • Banku-kontuko datuak egiaztatu.
    • Sakatu "Onartu" botoia.

Nola ordaindu kreditu-txartelaren bidez?
  • Sartu "Nire zerga-zorren kontsulta eta ordainketa kudeaketa" izapidean eta aukeratu ordaindu nahi duzun zorra.
  • Aukeratu ordainketa-bitartekoa: "Ordainketa kreditu-txartelaren bidez" eta sakatu "Berretsi".
  • Ordainduko den zenbatekoa zehaztu eta "Berretsi" sakatu.
  • Txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta segurtasun kodea jaso ondoren "Onartu" botoia sakatu.
Nola ordaindu Bizum bidez?

Sartu egoitza elektronikoan "Ordainketaren Kudeaketa (Ordainketa egitea, helbideratzea, ordainketa modua aldatzea, ordainketa-gutuna eskatzea)" prozeduraren bidez.

  • Aukeratu Ordaintzeko bidea: "Ordainketa Bizum bidez".
  • Adierazi ordaindu behar duzun zenbatekoa eta sakatu "Berretsi".
  • Bizumen erregistratutako telefono-zenbakia adierazi eta "Jarraitu erosketarekin" botoia sakatu.
  • Osatu ordainketa jasotako SMSa sartuta.
Nola ordaindu Wallet bidez?

 Sartu egoitza elektronikoan "Ordainketaren Kudeaketa (Ordainketa egitea, helbideratzea, ordainketa modua aldatzea, ordainketa-gutuna eskatzea)" prozeduraren bidez.

  • Aukeratu Ordaintzeko bidea: "Ordainketa Wallet bidez".
  • Adierazi ordaindu behar duzun zenbatekoa eta sakatu "Berretsi".
  • Aplikazioa instalatuta duzun telefono-zenbakita adierazi. 
  • Osatu ordainketa jasotako SMSa sartuta.
Para información llámenos
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?