web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

Atal honetan kontsulta ditzakezu galdera ohikoenak:

Atxikipenak eta konturako ordainketak

Besteren konturako lana Zer atxikipen aplikatu behar didate?

Oro har, hartzaile jakin baten atxikipenaren zenbatekoa kalkulatzeko bidezko Lanaren atxikipenen taula aplikatu behar zaie hari urtean ordaindutako lanaren etekinen zenbateko osoari. Atxikipen-tasa ondokoen araberakoa da:

Ohiko galderak 110, 190 eta/edo 10T ereduak egitean
Esteka hauetan kontsultatu ahal izango dituzu eredu horiek egiterakoan ohikoenak diren galderak:
Lan-atxikipenen taula
Errenta-motaren arabera aplikatu beharreko atxikipen-ehunekoak
Higiezin bat alokatuta daukat. Atxiki egin behar naute?
Ordainketa zatikatuak PFEZn
Nola kalkulatzen dira ordainketa zatikatuak?
Autolikidazioa aurkeztu behar ez dutenak
  • Nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean ustiapenak sortutako sarreren %70i, gutxienez, diru-laguntza arruntak, kapital diru-laguntzak eta kalte-ordainak zenbatu gabe, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.
  • Lanbide jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean jarduerak sortutako sarreren %70i, gutxienez, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.
Aurkeztu behar dutenak: Aurkeztu behar dutenak: Klakiaurkeztu behar ez dutenaka
ARAU OROKORRA
Zuzeneko zenbatespenaren araubidean dauden jarduera ekonomikoak Jarduerak azken-aurreko urtean sortu duen etekin garbiaren %5. Azken-aurreko urtea jarduera egin den lehena bada, urte osoko etekin garbia kalkulatu behar da.
Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo arrantza jarduerak. Hiruhilekoan izan diren salmenten bolumenaren %2, aldi horretako atxikipenak eta konturako sarrerak kenduta.

Ezaugarriak:

  • Kapitaleko diru-laguntzak ez dira sartzen.
  • Kalte-ordainak ez dira sartzen.
KASU BEREZIAK
 
Sarrerei atxikipenak aplikatu bazaizkie.

Zatikako ordainketaren kalkulua ondokoen bidez:

  • Azken-aurreko urteko etekin garbiak: azken-aurreko urteko atxikipen eta konturako sarreren guztirako zenbatekoaren %25 kendu behar da.
  • Hiruhilekoko sarrerak gastuak kenduta: hiruhilekoan izan diren atxikipenak eta konturako sarrerak kendu behar dira.
Jarduera hasi den ekitaldia (eta hurrengoa). Zuzeneko zenbatespena.
 


Hiruhilekoan lortutako sarrera konputagarriak – gastu kengarriak x %20.
Jardueraren etekin garbia negatiboa izan den azken-aurreko ekitaldia.
  • Arau orokorra: azken-aurreko ekitaldiko salmenten bolumenaren %0,5 azken-aurreko ekitaldiko atxikipenen eta konturako sarreren %25.
  • Handizkariak: azken-aurreko ekitaldiko salmenten bolumenaren %0,25.
Nortzuek egin behar dute zatikako ordainketen autolikidazioa?

Zatikako ordainketak aitortu edo sartu behar dituzte hiru hilean behin enpresa jarduerak (merkataritzakoak zein bestelakoak), lanbide jarduerak, jarduera artistikoak edo kulturalak modu lokabean, edo nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako jarduerak egiten dituzten PFEZaren zamapeko subjektu pasiboek edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe egokian alta emanda daudenek.

Halaber, zatikako ordainketak aitortu eta sartu behar dituzte errenta-eratxikipeneko araubidean egonik aurrean adierazitako jardueretako baten bat egiten duten erakundeetako bazkide, erkide, partaide eta gainerakoek ere. Araubide honetan sartzen dira sozietate zibilak (juridikoak zein bestelakoak), ondasun erkidegoak, jaraunspen banatu gabeak eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34.3 artikuluan aipaturiko gainerako erakundeak ere.

Aurrean aipatutako erakundeetako kide bakoitzak haren mozkinetan duen partaidetzaren araberako zatia ordainduko du, bere aldetik Sozietateen gaineko Zergaren kargapean egon ezean (hala daude merkataritzako sozietateak eta nekazaritzako eraldakuntzako sozietateak), eta ordaindu ere PFEZaren kargapeko subjektu pasiboei aplikatzen zaizkien erregela eurei lotuz ordainduko dute.

Horregatik, PFEZa likidatzean, PFEZak berak sartutako ordainketa zatikatuak kenduko zaizkio, bai eta ordaintzaileek egindako atxikipenak eta konturako sarrerak ere.

Elkarte Zergaren ordainketa zatikatuak
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?