web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Ondorengo ataletan, garraiobideei buruzko galdera ohikoenak kontsultatu ahal izango dituzu:

Ibilgailu berriak

Zer zergapean dago ibilgailuen lehenengo matrikulazioa?
Propultsiorako motorra duten ibilgailu berri edo erabilien behin betiko lehenengo matrikulazioa zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari atxikita dago, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 65.1.a) artikuluan jasotako kasuak salbuetsiz. (Matrikulazio zerga izenez ezagutzen da zenbaitetan).
  • Izapideak Ogasunean

Legeak zenbait salbuespen, itzulera eta murrizketa xedatzen ditu 66. artikuluan. Salbuespena ibilgailua matrikulatu baino lehen eskatu behar da eta “zergapeko ez izateko eta salbuespenerako eskabidea” 05 eredua nahiz beharrezko dokumentazioa aurkeztuz.
576 (autolikidazioaren kasuan) edo 05 (salbuesteko edo zergapean ez gelditzeko eskabideak) ereduak Bilbon Ogasunaren bulegoan, Ibilgailuen Atalean, edo telematikoki aurkez daitezke. 06 eredua (salbuespenak eta ez zergapetzea aldez aurretik onartu gabe) nahitaez telematikoki aurkeztu behar da.
Legeak ez du ordaintzeko epea zehazten, baina betiere garraio-bitartekoa behin betiko matrikulatu baino lehen egin behar da

Zer zerga ordaintzen da ibilgailu berri bat erostean?
BEZa

Ibilgailu berri bat erostean dagokion BEZa ordaindu beharko da. Orokorrean % 21eko BEZa ordaindu behar da baina zenbaitetan % 4ko zerga-tasa murriztua aplikatu ahal izango da. Horretarako, Bizkaiko Foru Ogasuneko BEZaren Atalean eskaria aurkeztu beharko da aurretik.

% 4ko zerga-tasa murriztua aplikatu ahal izango da gurpil-aulkia behar duten elbarriak garraiatzeko erabiltzen diren autotaxi edo autoturismo bereziak eskuratzen direnean, zuzenean edo moldaketa egin ondoren, eta gurpil-aulkian dabiltzan elbarriak edo mugikortasuna urrituta duten pertsonak garraiatzeko erabili ohi diren ibilgailu motordunak eskuratzean, moldatuak zein berariazkoak, gidaria nor den kontuan hartu gabe.

Informazio gehiago

Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia.

Propultsiorako motorra duten ibilgailu berri edo erabilien Espainiako behin betiko lehenengo matrikulazioa zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari atxikita dago, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 65.1.a) artikuluan jasotako kasuak salbuetsiz. (Matrikulazio zerga izenez ezagutzen da zenbaitetan).

Zer dokumentazio aurkeztu behar da 576,565 ereduarekin eta 05 eta 06 ereduekin?
Nola tributatzen du ibilgailuen erosketak, erosketa hori partikular batek Europar Batasunean egiten badu?
  • Ibilgailua BEZaren aplikaziotik kanpo erosi badu, aduanatik pasatu behar du. 
  • BEZaren aplikazio-eremuaren barruan eskuratzen badu.
    • Ibilgailu berria erosiz gero (ibilgailuak 6.000 kilometro baino gutxiago egin baditu edo ibilgailua martxan jarri zen lehen alditik hurrengo 6 hilabeteren barruan eman bada): 
    • BEZak helmugan tributatzen du, saltzailea edozein eratakoa izanik ere. Erosleak 309 eredua aurkeztu behar du, eta BEZa ordaindu. 
    • Matrikulazio-zerga ordaintzeko, 576 eredua aurkeztu behar du, zergapekoa ez bada salbuetsita ez badago (kasu horretan, 06 edo 05 litzateke).

Ibilgailu erabiliak

Garraiobideen balorazioa
Esteka honetan, ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gainekoa, Zenbait Garraiobideren gaineko Berezia eta Ondarearen gaineko zergaren kudeaketan ezarri ahal izango diren batez besteko salneurriak  kontsultatu ahal izango dituzu. 
Zein zerga ordaintzen da partikularren artean ibilgailu bat eskualdatzean?

Partikularren artean erabilitako ibilgailu baten eskualdatzea Ondare Eskualdaketen Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari atxikita dago.

Ibilgailua eskuratzen duenak ordaindu beharko du zerga. Eroslearen bizilekuari dagokion Ogasunaren Bulegoan aurkeztu beharko da. Bizkaian bizi baldin bada, Bizkaiko Foru Ogasunaren edozein bulegotan aurkeztu ahal izango da. Ibilgailua eskuratzen duena bizkaitarra ez baldin bada, bere egoitzari dagokion Ogasunera joan beharko da.

Erabilitako ibilgailua Espainian lehenengo aldiz matrikulatzen denean, zenbait ibilgailuren gaineko zerga bereziari atxikita egongo da baita ere.

Zein dokumentazio aurkeztu behar da partikularren artean erabilitako ibilgailu bat erostean?

Ogasunaren bulegoetan (Bilboko bulegoko Ibilgailuen Atala) zurekin batera beteko dute Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 620 eredua. Erabilitako ibilgailuen salerosketa. Aitorpena-likidazioa. 620 eredua.

621 eredua aurkeztu ahal izango da modu telematikoan.

Kasu bietan honakoak aurkeztu beharko dira:

  • Zirkulazio-baimena (jatorrizkoa eta kopia).
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoko txartelaren kopia.
  • Eroslearen eta saltzailearen NANa.

Edozein pertsona joan daiteke dokumentazioa aurkeztu eta ordainketa egitera. Ez da beharrezkoa izango eroslea eta saltzailea joatea

Nola tributatzen du ibilgailu berri baten erosketak, erosketa hori partikular batek Europar Batasunean egiten badu?
  • Ibilgailua partikular bati erosiz gero, erosleak 620 eredua edo 621 eredua aurkeztu behar du bigarren eskuko ibilgailua erosteagatik eta 576 eredua matrikulaziorako, zergapekoa ez bada salbuetsita ez badago (kasu horretan, 06 edo 05 litzateke).
  • Ibilgailua enpresaburu bati erosiz gero, emateak jatorrizko lekuan du karga, eta ez Bizkaian, hau da, ez da beharrezkoa BEZa Bizkian aurkeztea.
Matrikulazioa egiteko, 576 eredua aurkeztu behar du, zergapekoa ez bada salbuetsita ez badago (kasu horretan, 06 edo 05 litzateke).

Loturak

Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Beste garraiobide batzuk

Nola ordaindu behar da norbanakoen arteko karabanen salerosketen gaineko karga

Honelako eskualdaketak Eskualdaketa Atalak kudeatzen ditu (ez Ibilgailuen Atalak). Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga likidatu behar da 600 eredua aurkeztuta

Ondasun higikorren eskualdaketa (T20)

  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (administrazioak egiaztatu ahal du)
  • Tasa: Salerosketa kontratuan ezarritako prezioaren %4
  • Dokumentazioa:
    • Salerosketa kontratua (jatorrizkoak eta fotokopiak).
    • Ibilgailuaren dokumentazioa (jatorrizkoak eta fotokopiak): zirkulazio baimena, IAT txartela“ibilgailuaren” dokumentazioa.
    • Eroslearen eta saltzailearen NANen fotokopiak.
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.
600 eredua: Ontzia
Ondare Eskualdaketa Onerosoei lotutako Eragiketa: egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta)
Eragiketaren deskribapena:
Ondasun higigarrien eskualdaketa: eragiketaren kodea (T20)

600 eredua:

  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (administrazioak egiaztatu ahal du)
  • Tasa: %4.
  • Dokumentazioa: salerosketa kontratua eta ontziaren dokumentazioa .
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik .

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?