
"Aurreko ekitaldietako ordaintzeke dauden zenbatekoak - Alokairuaren beherapena - Aplikatzeke dagoen kenkaria" atalean, 2021eko ekitaldian aplikatu ez ziren zenbatekoak sartzen dira, kuota osoa nahikoa ez zelako. Zenbateko horiek 2021ean sortu ziren, alokairuaren beherapenaren zenbatekoari % 15eko kenkaria aplikatzean (ez zen gastu kengarri gisa sartu, higiezinen kapital negatiboaren errendimendua lortzeagatik).
4/2021 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, martxoaren 23koa, COVID-19ari loturik dauden eta jarduera ekonomikoari berriro ekiten laguntzeko diren aparteko neurri osagarriei buruzkoa.
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?