web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
653 ereduaren adibide praktikoak
653 eredua betetzeko jarraibideak
653 ereduaren 1. orrialdea
1. Orria
Batuz  
2. Gozamenaren datuak

Batuz  Gozamenaren datuak
  • Eraketa-data:

    Adieraz ezazu, egokia bada, ondorengo baten heriotza-data; dohaintzaren edo uko-egitearen data, gozamena horrek eragin badu. Jatorria beste bat bada, adierazi jabaria banatzea eragin zuen negozio juridikoaren data.

  • Jatorria:

    Aukera ezazu Oinordetza, Dohaintza edo beste batzuk.

  • Gozamen-mota:

    Aukera ezazu Aldi baterako edo biziarteko gozamena.

  • Urte-kopurua:

    Gozamen-motan, aldi baterako gozamena aukeratu bada, urte-kopurua adierazi beharko da.

  • Portzentajeak %:
    • Gozamen-motan aldi baterako gozamena hautatu bada, horren zenbatekoa ondasunari esleitutako balioari urteko % 2 aplikatuta kalkulatuko da, % 70 gainditu gabe.
      Gutxienez urtebete, gehienez 35 urte; 35 urtetik aurrera, biziarteko gozamentzat hartuko da.
    • Gozamen-motan, biziarteko gozamena aukeratu bada, portzentajea adierazi beharko da. Gozamena kalkulatzeko araua: 89-gonzamendunaren adina gozamena eratu zen unean. Zenbatekoa ondasunari esleitutako balioari ondoriozko portzentajea ezarrita kalkulatuko da. Gutxienez %10, gehienez %70.
    • Gozamena pertsona juridikoaren aldekoa denean, aldi baterako gozamenen arauak aplikatuko dira, %60 gainditu gabe. Ehuneko bera kontuan hartuko da gozamenaren iraupena mugagabea denean.
  • Iraungitze-data:

    Adieraz ezazu gozamenaren iraungitze-data.

  • Iraungitzearen zergatia:

    Aukera ezazu Heriotza, dohaintza edo epe-betetzea.

Inbentarioa, 653 ereduaren 2. eta 3. orrialdea
1. Inbentarioa:
Batuz
2. Gozamendunaren eta jabe soilaren datuak:
Batuz

Jabe soila eta gozamendunaren datuak beteko dira.

Sortzapen-data: Adieraz ezazu gozamenaren iraungitze-data.

3. Ondasun higiezinen eta haien gaineko eskubideen zerrenda:

Batuz

Gakoa

  • UR: Hirikoa: Ondasunak hiri-izaera badu.
  • RU: Landalurrekoa: Ondasunak landa-izaera badu.

Zenbaki finkoa / Katastroko erreferentzia

Adieraz ezazu katastroko erreferentzia edo higiezinaren zenbaki finkoa. Bizkaiko Katastroko Bulego Birtualeko loturara sartu ahal izango da.

BLHn dauden landalurrekoak izanez gero, katastroko erreferentzia ez da derrigorrezkoa izango, eta poligono eta partzelako zenbakia adierazi beharko da. BLHtik kanpora dagoen landalurrekoa bada, aldiz, katastroko erreferentzia adierazi beharko da.

Ondasun edo eskubidearen deskribapena

Deskribatu, ahalik eta argi eta zehatzen, zerrendan jarritako ondasuna. Hiri-izaera duten ondasunak izanez gero, adierazi, adibidez, etxebizitza, merkataritza-lokala garajea, eta abar, baldin bada, eta baita dauden tokiko helbidea ere. Landa-izaera duten ondasunak izanez gero, adierazi, adibidez, landa-eraikuntza, landa-finka bada eta kokatuta dauden lekua.

Irabazpidezko ondasuna edo foru-komunikaziopeko ondasuna bada, adierazi irabazpidezko sozietatearen partaidetza edo foru-komunikazioaren partaidetza, partaidetza hori %100ekoa baino txikiagoa izango balitz (adibidez: etxebizitza, lokalaren zati zatiezina, etab…).

Guztirako balioa

Adieraz ezazu higiezinaren guztizko balioa. Ondasun higiezinaren balioztapena sortzapenaren datan egiazko balioarekin bat egin behar da.

Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.

%

Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da.

Ondasun higiezina ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.

Partaidetza balioa

Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.

4. Ondasun higigarrien eta eskubideen zerrenda:

Batuz
Gakoa
  • DE: kontu korronteko edo aurrezki-kontuko gordailuak, agerikoa edo eperako.
  • DP: zor publikoa, betebeharrak, bonuak eta gainerako balioak.
  • AC: akzioak, partaidetzak eta inbertsio-funtsak.
  • OT: arte-objektuak, antzinako gauzak eta beste ondasun eta eskubide batzuk.
  • VE: ibilgailu, itsasontzi eta aireontziak.
Guztirako balioa

Adieraz ezazu higigarriaren guztizko balioa.

Ondasuna edo eskubidea (irabazpidezkoa edo komunikatua) irabazpidezko sozietateari edo foru-komunikazioari zati batean bakarrik balegokio, partaidetza horren zenbatekoa agertuko da.

%

Deskribatutako ondasunaren gaineko partaidetza-portzentajea adieraziko da. Ondasun higiezina ezkontide biena bada, eta araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietate edo forukomunikazio bidezkoa bada, partaidetza-portzentajea %100ekoa izango da.

Partaidetza balioa

Ondasunaren balioa, partaidetzaren ehunekoa aplikatuta. Guztizko balioaren %50 izango da, tasan irabazpidezkoa edo komunikatua adierazi bada. Pribatiboa adierazi bada, guztizko balioaren %100 izango da.
653 ereduaren 4. orrialdea, autolikidazioa
Informazio osagarria (iraungipenaren arrazoia, dohaintza bada)
653 ereduaren inprimakiazala
Obligaziodunak

Gozamena azkentzearen ondorioz jabaria finkatzen duten jabe soilak, betiere hura Bizkaiko Lurralde Historikoan eratutakoa bada.
 

Eredu eta laguntza-programa

653 eredua eta eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, eskura esteka honetan:

Epea

Gozamenduna hiltzen bada, epea urtebetekoa izango da, heriotzaren egunetik zenbatzen hasita.

Gainerako kasuetan, hogeita hamar egun baliodun, egintza edo kontratua egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Aurkezteko lekua eta modua
653 eredua aurrez aurre baino ezin da izapidetu.

Aurrez aurre izapidetu dezakezu, aldez aurretik hitzordua eskatuta Ogasun eta Finantza Sailaren bulego hauetan:
Kasu guztietan zuzenean izapidetzen da:
  • Ogasun eta Finantza Saileko Bulegoa - Bilbo: Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4 (48013 - Bilbo)
Emaitza sartu beharrekoa ez bada bakarrik izapidetzen da. Dokumentazioa Bilbora bidali da eta bulego berean zigilatuta jaso da:
  • Ogasun eta Finantza Bulegoa - Basauri: Nagusia kalea, 38 (48970 - Basauri)
  • Ogasun eta Finantza Bulegoa - Getxo: Konporte kalea z/g (48992 - Getxo)
  • Ogasun eta Finantza Bulegoa - Mungia: Herri bide kalea, 5 (48100 - Mungia)
Hipoteka Barrutiko Likidazio Bulegoen bidez ere izapidetu daiteke (Jabetza Erregistroak)

 
Ondasun eta eskubideen balorazioa

Gozamena azkentzean ondasun higiezinak duen balio errealaren arabera baloratu behar da ondasun hori. Balio errealak merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa.

Aldi baterako gozamenaren balioa guztizko balio osoaren proportzioan kalkulatuko da, urtebeteko epealdiko %2, baina %70 gainditu gabe.

Biziarteko gozamenen balioa ondasunen balio osoaren %70 dela joko da, gozamendunak hogei urte baino gutxiago baditu. Zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta txikiagoa izango da balioa, hain zuzen ere, %1 gutxiago urte bakoitzeko. Gutxieneko muga, betiere, balio osoaren %10 izango da. Jabetza soileko eskubidearen balioa gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko kendura izango da.

Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.

Baina ez da bidezkoa izango balioak egiaztatzea horiek bat badatoz Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin.
 

Zerga Oinarria

Azkendutako gozamenetik jabe soilari dagokion banakako zatia.
 

Murrizketa ohikoenak

Jabetza soila eskuratzeko moduak zehaztuko ditu jabe soilak gozamena azkentzerakoan aplikatu ahal izango dituen zerga-oinarriaren murrizketak: ahaidetasunagatik, minusbaliotasunagatik edo ohiko etxebizitzan bizitzeagatik, ohikoenak dira.

  • Gozamendunaren eta kausatzailearen arteko ahaidetasunagatik murriztu ahal izango da, betiere gozamena oinordetzaz eratu bada.
    • Kausatzailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, aurrekoen eta/edo ondorengoen kasuan: 400.000 €oinordeko bakoitzeko.
    • Kausatzailearen anai-arreba jaraunslearen edo legatu-hartzailearen kasuan: 40.000 €hildako pertsonaren anai-arreba bakoitzeko.
    • Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen osaba-izeben, iloben, aita-amaginarreben, suhien, errainen eta seme-alaben kasuan: 20.000 € bakoitza.
    • Lehengusuen kasuan, gradu urrunagoak edo arrotzagoak: ez dute inolako murrizketarik jasotzeko eskubiderik.

Gainera, eskuratzailea Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea duen minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen pertsona bat bada, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, jaraunsleak edo legatu-hartzaileak kausatzailearekin duen ahaidetasun-mailaren arabera legokiokeena alde batera utzita.

  • Oinordetza edo dohaintza bidez eskuratuz gero, ohiko etxebizitzan elkarrekin bizitzeagatik murrizketa izateko eskubidea izango du, baldin eta eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan. Murrizketa balioaren % 95ekoa izango da, 215.000 euroko mugarekin.
  • Gainera, nekazaritzarekin edo enpresa eskuratzearekin lotutako beste murrizketa batzuk ere badaude.

Gozamena azkentzeko orduan, kontuan hartu beharko dira jabetza soila eskuratu zenean aplikatutako murrizketak; hau da, jabe soilak soilik murriztu ahal izango du jabetza soila eskuratu zuenean aplikatu ez zen murrizketaren zenbatekoa. Adibidez, 400.000 € murrizteko eskubidea duen seme edo alaba bat jabetza soila eskuratu zuenean 350.000 € murriztu bazen, gozamena azkentzean 50.000 € baino ez dira murriztuko, eta murrizteko eskubidea duen 400.000 €-ra arte.

Garrantzitsua da azpimarratzea murrizketa horiek eskualdatzailearen eta jabe soilaren arteko harremanean oinarritzen direla, ez jabe soilaren eta gozamendunaren artean.

Kuota

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, izatezko bikotea -2/2003 legez osatutakoa-, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Arrotzak eta lehengu-lehengusinak.
I Tarifa- II eta III taldeak (2018/01/01etik aurrera)
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.756,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.969,34 Hortik aurrera 42,56
Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak)

- Eskaera pribatua edo agiria, Foru Ogasun honi zergaren likidazioa eskatzeko eta erregistratzaileari gozamenaren azkentzea eta jabariaren finkapena eskatzeko.
- Gozamendunaren eta jabe soilaren nortasun agiri nazionalak.
- Gozamena zein tituluren bidez eskuratu zen (jaraunspena, dohaintza) erakusten duen agiria.
- Heriotzaren ziurtagiria (gozamenduna hil bada).
 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?