Faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoarekin. Faktura zuzentzailea faktura erraztua bada, gainera, "S" gakoa markatu beharko da "faktura erraztua" eremuan.
Bi modu daude ordezkatzeagatiko faktura zuzentzaile bat erregistratzeko:
1. “Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokeko “Zuzendutako oinarria” “Zuzendutako kuota” eta, hala badagokio, “Errekargu kuota zuzenduta” adieraziz.
Faktura zuzentzailearen zerga oinarriak, zerga kuotak eta, hala badagokio, baliokidetasun errekargu kuotak, zuzentzen den fakturarenak ordezkatuko ditu.
Adibidea: 1. zenbakia duen faktura zuzenduko da, 1000 €-ko zerga oinarria eta 210€-ko zerga kuota duena, eragiketaren zerga oinarria 800€ eta zerga kuota 168€ izan behar zirelako.
Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzaileak
honako datuak adieraziko ditu:
Fakturaren goiburuaren datuak
- Zuzendutako oinarria (“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokea): 1.000.
- Zuzendutako kuota (“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokea): 210.
- Ordezkatutako fakturaren zenbakia: 1
- Ordezkatutako fakturaren emateko data.
Fakturaren xehakapenaren datuak
- Zerga oinarria: 800.
- Zerga kuota: 168.
- Fakturaren zenbatekoa guztira: 968.
2. “Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokeko “Zuzendutako oinarria” “Zuzendutako kuota” eta, hala badagokio, “Errekargu kuota zuzenduta” adierazi gabe.
Faktura zuzentzailea jaulki baino lehen zuzentzen den fakturaren zenbateko berak baina negatiboki dituen faktura bat jaulkitzearen kasua da.
Ondoren igorri behar den faktura zuzentzaileak zerga oinarria, zerga kuota, eta hala badagokio baliokidetasun errekargu kuotaren zenbateko zuzenak adieraziko ditu eta ez dira “Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokearen “Zuzendutako oinarria” eta “Zuzendutako kuota” adieraziko, ezta “Errekargu kuota zuzenduta”, kasua bada (faktura negatiboarekin ezabatu baitira).
Adibidea: 1. zenbakia duen faktura zuzenduko da, 1000 €-ko zerga oinarria eta 210€-ko zerga kuota duena, eragiketaren zerga oinarria 800€ eta zerga kuota 168€ izan behar zirelako.
Lehenengoz faktura “normal” bat jaulki beharko da, zuzendutako fakturaren zenbateko negatiboekin. Faktura hau ez da faktura zuzentzailea. Fakturaren xehakapenean honakoa adierazi behar da:
- Zerga oinarria: -1.000.
- Zerga Kuota: -210.
- Fakturaren zenbatekoa guztira: -1.210.
Ondoren ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea jaulki beharko da,
hurrengo datuekin:
Fakturaren goiburuaren datuak
- Ordezkatutako fakturaren zenbakia: 1
- Ordezkatutako fakturaren emateko data.
Fakturaren xehakapenaren datuak
- Zerga oinarria: 800.
- Zerga kuota: 168.
- Fakturaren zenbatekoa guztira: 968.