web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sartu EGIN ZURE FAKTURA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 
Igorlea. Hartzailea. Fakturaren goiburua
- IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
HARTZAILEA: sartu zerbitzua jasotzen duen pertsonaren IFZ. Zure datuak goiko barrako HARTZAILEEN KUDEAKETA eremuan sartu badituzu, aukeratu besterik ez duzu egin behar.
- FAKTURAREN GOIBURUA: Aukeratu seriea (berri bat sor dezakezu behar baduzu).
Fakturaren datuak
- Eragiketaren deskribapena: "Arreta kontsulta pribatuan"
- Eragiketa-data: bidalketa-data ez den beste data bat bada baino ez da bete behar.
Xehetasun-lerroak
Kontzeptu adina lerro gehituko dira, eta GEHITU lerroan klikatuko da (GEHITU klikatzen ez baduzu, ez da fakturan sartuko).
Oharra: konfidentzialtasuna gordetzeko, Deskribapena eremuan, kodetutako deskribapen bat erabil dezakezu (adibidez: 1. tratamendua, 2. tratamendua...), zerga-administrazioak eskatuta sortu duzun eta eskuragarri izan behar duzun zerrenda baten arabera.

batuz

Oina atxikipenarekin eta BEZik gabe. Oharrak. PFEZren ondorioetarako informazioa (EEEL 140)
- Oina: "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa markatu behar duzu eta jasandako atxikipen-oinarriaren ikonoa sakatu (xehetasun-lerroan erregistratutako datuak kargatuz), baita dagokion atxikipen-ehunekoa hautatu ere (gure adibidean, % 15eko atxikipena du). Atxikitako kantitatea zuzenean sartzeko aukera ere baduzu, "Sartu eskuz jasandako atxikipena" laukitxoa markatuz.
batuz

-- Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (EEEL 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoan
batuz

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?