web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zergaduna, zergapeko egitatea eta salbuetsitako errentak
Zergadunak

Lotutako edukirik gabe.

Zergapeko egitatea eta salbuetsitako errentak
9. 38 artikulua 13/2013 Errentaren FA. Errenta salbuetsiak.
38. apartatua gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

38. Foru-arau honen 18. artikuluko a) letran jasotako prestazioak, arau horren 19. artikuluko 2. apartatuaren b) letraren hirugarren paragrafoan eta 70. artikuluan aurreikusitako gertakizunak eta egoerak gertatzeagatik jasotakoak, salbu eta 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritako prestazioak, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko sistema gisa jarduten dutenean, eta 6. zenbakian jasotakoak, errenta gisa jasotzen direnean, foru-arau honen 37. e) artikuluan aipatzen diren etekinei dagokien zatian.
Zenbaki honetan xedatutakoa aplikatzeko, beharrezkoa izango da eratutako errenta biziartekoa izatea, edo, aldi baterako errenta bada, gutxienez 15 urteko iraupena eta zenbateko konstantea izatea, arrazoi teknikoek edo finantzarioek zenbatekoari eragindako aldaketak gorabehera.

 

 
Lana
19. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Lanaren etekin osoa.
Berridatzi egiten da 2. apartatuaren b) letra 2/2025 FAren arabera
19. art. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
2.b) b) Foru-arau honen 18.a) artikuluan ezarritako prestazioak —6. zenbakikoak kanpoan utzita— kapital gisa jasotzen badira, jasotako zenbatekoa 100eko 100ean integratuko da.
Aurreko paragrafoan ezartzen dena gorabehera, kapital gisa jasotako zenbatekoa, foru-arau honen 37.e) artikuluan aurreikusitako etekinei ez dagokiena, 
100eko 70ean integratuko da, kontingentzia bakoitzagatik jasotzen den lehenengo prestazioa bada, betiere bi urte baino gehiago igaro badira lehenengo ekarpena egin zenetik. Bi urteko epea ez da eskatuko baliaezintasuna edo mendekotasuna dela eta jasotzen diren prestazioetan.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez zaie aplikatuko 18.a) artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan adierazitako prestazioei, zeinak kapital gisa jaso baitira, kasu horrtan gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren araubide bereziaren ordezko sistema gisa jarduten badute. Kasu horietan, aurreko a) letran aurreikusitakoaren arabera ordainduko da zerga.
Letra honetan ezarritako tratamendua gaixotasun larriaren eta iraupen luzeko langabeziaren kasuetan jasotako zenbatekoei ere aplikatuko zaie, bai eta eskubide ekonomikoen edo eskubide kontsolidatuen erreskatearen edo borondatezko edo nahitaezko bajaren kasuetan jasotakoei ere.
Letra honetan ezarritako ondorioetarako, zergaldi berean kapital gisa jaso diren kopuruen batura hartuko da jasotako lehenengo kopurutzat.
b) Foru arau honetako 18.a) artikuluan aurreikusitako prestazioak -6. zenbakikoak kanpoan utzita- kapital moduan jasotzen badira, jasotako zenbatekoa %100ean integratuko da. 
Aurreko paragrafoan ezartzen dena gorabehera, kapital gisa jasotako zenbatekoa %60an integratuko da, kontingentzia bakoitzagatik jasotzen den lehenengo prestazioa bada, betiere bi urte baino gehiago igaro badira lehenengo ekarpena egin zenetik. 
Prestazioak baliaezintasun edo mendetasunagatik jasotzen badira, ez da galdatuko bi urteko epea betetzea. 
Paragrafo honetan ezarritako tratamendua gaixotasun larriaren eta iraupen luzeko langabeziaren kasuetan jasotako zenbatekoei ere aplikatuko zaie, bai eta eskubide ekonomikoen edo eskubide kontsolidatuen erreskatearen edo borondatezko edo nahitaezko bajaren kasuetan jasotakoei ere.
Letra honetan ezarritako ondorioetarako, zergaldi berean kapital moduan jasotako kopuruen batura hartuko da jasotako lehenengo zenbatekotzat.
18. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Beste lan-etekin batzuk

Aldatu egiten da 18. artikuluaren a) letrako lehen paragrafoa 2/2025 FAren arabera

18. art. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
a) a) Honako prestazio hauek, non eta foru-arau honetan ez zaien beste kalifikazio bat ematen: a) Honako prestazio hauek
Jarduera ekonomikoak

Lotutako edukirik gabe.

Higiezinen kapitala

Lotutako edukirik gabe.

Higigarrien kapitala
39.3. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Etekin garbia.
Aldatu egiten da 3. apartatuaren lehen paragrafoa 2/2025 FAren arabera
39. art. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
3. 3. Hala ere, foru-arau honen 37. artikuluko a), b), c) eta d) letretan adierazitako etekinetatik datorren etekin garbia 100eko 60n integratuko da, bi urtetik gorako epean sortu bada eta aldizka edo noizean behin lortu ez bada. Integrazio-portzentajea 100eko 50 izango da, sorrera-aldia bost urtetik gorakoa bada edo etekinak erregelamendu 
bidez hartzen badira denboran era irregular nabarmenean lortutakotzat.
...
 
3. Hala ere, foru-arau honen 37. artikuluan adierazitako etekinetatik datorren etekin garbia 100eko 60n integratuko da, bi urtetik gorako epean sortu bada eta aldizka edo noizean behin lortu ez bada. Integrazio-portzentajea 100eko 50 izango da, sorrera-aldia bost urtetik gorakoa bada edo etekinak erregelamendu 
bidez hartzen badira denboran era irregular nabarmenean lortutakotzat.
...
37. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kapital higigarriaren beste etekin batzuk.
e) letra gehitzen da.

 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

Halakotzat hartzen dira etekin hauek, diruzkoak izan edo gauzazkoak izan:
...
e) Foru-arau honen 18. artikuluaren a) letran adierazitako prestazioak jasotzean agerian jartzen den gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta enpresa kontribuzioetatik zuzenean eratorritako etekin positiboak, salbu eta 1., 2., 4. zenbakietako prestazioak, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko sistema gisa jarduten dutenean, eta 6. zenbakikoak.
Ondorio horietarako, etekintzat hartuko da zergadunaren eskubide ekonomikoen eta aurreko paragrafoko prestazioak jasotzen diren unean egindako ekarpen eta kontribuzioen artean dagoen alde positiboa.
 
Irabaziak eta galerak
49. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Berrinbertsioa ohiko etxebizitza eskualdatzen denean
Berridatzi egiten da 1. apartatua 2/2025 FAren arabera
48. art. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1. Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare-irabaziak zergapetu gabe geratu ahal izango dira, baldin eta etxebizitzaz aldatzea arrazoitzen duen inguruabarren bat badago eta eskualdatze horretan lortutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko berriz inbertitzen bada, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.
Etxebizitzaz aldatzea arrazoitzen duten inguruabartzat honako hauek hartuko dira: eskualdatutako etxebizitza zergadunaren edo bizikideen familia-premietarako desegokia izatea; lantokiz aldatzea edo lehen enplegua edo enplegu berria lortzea; ezkontzea edo izatezko bikotea eratzea; ezkontideak banantzea edo izatezko bikotea 
desegitea; etxebizitza ordaintzea eragozten duten inguruabar ekonomikoak edo antzeko beste inguruabar batzuk.
Erregelamendu bidez, aurreko paragrafoan ezarritako inguruabarrez gainera, beste batzuk ere ezarri ahal izango dira.

 
Zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare-irabaziak zergapetu gabe geratuko dira baldin eta eskualdaketa horretan lortutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko berrinbertitzen bada, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. 
Errenten eratxikipena, erregimen bereziak, aldi baterako egozpena, balorazio-arauak eta konpentsazioak
Errentak esleitzea

Lotutako edukirik gabe.

Erregimen bereziak

Lotutako edukirik gabe.

Aldi baterako egozpena

Lotutako edukirik gabe.

Balorazio-arauak eta konpentsazioak

Lotutako edukirik gabe.

Errentak integratzea eta konpentsatzea

Lotutako edukirik gabe.

Likidazio-oinarria-Familia Unitatea-Murrizketa-Kuota
Likidazio-oinarria – Murrizketak
71. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Murriztapenen mugak, gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik.
Berridatzi egiten da 1. apartatua 2/2025 FAren arabera
71. art. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1.d. 1. apartatu honetako aurreko a), b) eta c) letretan ezarritakoa gorabehera, eta haietan ezarritako mugak betez, enpresek gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatiko murriztapenen baturak 10.000 euroko muga izango du, urtean; lehentasuna izango dute enplegu-sistemei egindakoek.
 
1. apartatu honetako aurreko a), b) eta c) letretan ezarritakoa gorabehera, eta haietan ezarritako mugak betez, enpresek gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatiko murriztapenen baturak 12.000 euroko muga izango du, urtean; lehentasuna izango dute enplegu-sistemei egindakoek.
70. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Murrizketak gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioengatik.
Aldatu egiten da 4. apartatua
70. art. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
4. ...
Zergadunak osorik edo partzialki erabiltzen baditu artikulu honetan jasotako gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eratorritako eskubide kontsolidatuak eta eskubide ekonomikoak, pentsio-plan edo -funtsen araudian jasotakoak ez beste kasu batzuetan edo borondatezko edo ezinbesteko bajaren kasuetan eta entitatearen likidazioaren kasuetan, berriro jarri beharko ditu, dagozkien zergaldietan, zerga-oinarri orokorrean oker egin dituen murriztapenak, zeinei sortutako berandutze-interesak gehitu beharko baitzaizkie.
Jasotako kopuruek, egindako ekarpenen zenbatekoa gainditzen badute, sustatzaileak egotzitako kontribuzioak barne, lan-etekin gisa tributatuko dute jasotzen diren zergaldian, foru-arau honen 37. artikuluko e) letran xedatutakoa aplikatzekoa denean izan ezik.
Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoak errenta gisa jasotzen badira, ez da aplikatuko foru-arau honen 9. artikuluko 38. zenbakian xedatutakoa.
...
...
Zergadunak artikulu honetan aurreikusitako gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eratorritako eskubide kontsolidatuak eta eskubide ekonomikoak baditu, osorik edo zati batean, pentsio-plan eta -funtsei edo borondatezko edo nahitaezko bajari edo entitatearen desegiteari eta likidazioari buruzko araudian aurreikusitakoez bestelako kasuetan, zergaoinarri orokorrean bidegabe egindako murrizketak birjarri beharko ditu dagozkion zergaldietan, eta berandutze-interesak sortuko dira. 
Zerga ordaintzeari dagokionez, egindako ekarpenen zenbatekoaren gainetik jasotakokopuruak (sustatzaileak egotzitako ekarpenak tartean, halakorik bada) lanaren etekintzat hartuko dira, jaso diren zergaldian.
...
Kuota osoa
76. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Aurrezkiaren likidazio-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa.
Berridatzi egiten da 1. apartatua 2/2025 FAren arabera
76. art. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
1. 1. Aurrezkiaren likidazio-oinarriari eskala honetan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:
 
Aurrezkiaren likidazio-oinarriaren muga (€ Kuota osoa (€) Gainerako likidazio-oinarriaren muga (€) Aplikatu beharrekoa tasa (%)
0,00 0.00 7.500,00 19,00
7.500,00 1.425,00 7.500,00 20,00
15.000,00 2.925,00 15.000,00 22,00
30.000,00 6.225,00 20.000,00 24,00
50.000,00 11.025,00 40.000,00 25,50
90.000,00 21.225,00 30.000,00 26,00
120.000,00 29.025,00 120.000,00 26,50
240.000,00 60.825,00 60.000,00 27,00
300.000,00 77.025,00 Hortik aurrera 28,00
1. Aurrezkiaren likidazio-oinarriari eskala honetan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:
 
Aurrezkiaren likidazio-oinarriaren zatia (€) Aplikatu beharrekoa tasa (%)
2.500,00 eurora arte 20,00
2.500,01 eurotik 10.000,00 eurora 21,00
10.000,01 eurotik 15.000,00 eurora 22,00
15.000,01 eurotik 30.000,00 eurora 23,00
30.000,01 eurotik aurrera 25,00
Baterako zerga-ordainketa eta familia-unitatea
Kenkariak
Familia-kenkariak

Lotutako edukirik gabe.

Ondare babestuari egindako ekarpenagatiko kenkaria

Lotutako edukirik gabe.

Etxebizitzagatiko kenkariak
86. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria ohiko etxebizitza alokatzeagatik.
8. apartatu berria 2/2025 FAren arabera

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera eskuratzen diren ohiko etxebizitzetarako sortuko ditu ondorioak.
...
8. Artikulu honetan araututako kenkaria aplikatzeko, zergadunak 68.000 euroko edo zenbateko txikiagoko likidazio-oinarri orokor bat izan beharko du, eta, hala badagokio, zenbateko bereko aurrezkiaren likidazio-oinarri bat.

 
87. artikulua 13/2013 Errentaren FA. Kenkaria ohiko etxebizitza erosteagatik.
10. apartatua gehitzen da 2/2025 FAren arabera

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren ohiko etxebizitzaren eskuratzeetarako eta 87. artikuluko 5. atalean aurreikusitako antzeko kasuetarako sortuko ditu ondorioak.

10. Artikulu honetan araututako kenkaria aplikatzeko, zergadunak 68.000 euroko edo zenbateko txikiagoko likidazio-oinarri orokor bat izan beharko du, eta, hala badagokio, zenbateko bereko aurrezkiaren likidazio-oinarri bat.
 
Jardueren kenkariak
Gizarte-aurreikuspeneko kenkariak
Kenkariak mugikortasunaren, eraginkortasunaren eta trantsizio energetikoaren eremuan
Kenkarien araubide berezia
Kenkariak dohaintzengatik
Bestelako kenkariak
Zergaldia, sortzapena, kudeaketa, xedapen gehigarriak eta beste batzuk
Zergaldia eta sortzapena

Lotutako edukirik gabe.

Kudeaketa: Aitorpenak eta aitortzeko betebeharra

Lotutako edukirik gabe.

Kudeaketa: Atxikipenak eta konturako sarrerak

Lotutako edukirik gabe.

Kudeaketa: behin-behineko likidazioak eta betebehar formalak

Lotutako edukirik gabe.

Ondare-erantzukizuna eta zehapen-araubidea

Lotutako edukirik gabe.

Xedapen gehigarriak eta iragankorrak
Hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorra. 13/2013 Errentaren FA Foru-arau honen 18. artikuluko a) letran ezarri eta kapital moduan jasotako prestazioetarako aldi baterako araubidea (6. zenbakian ezarritakoak izan ezik).
2/2025 Foru Arauaren araberako xedapen berria

2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin
Zergadunek aplikatu ahal izango diote 19. artikuluaren 2. apartatuko b) letran ezarritako araubidea —2025eko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketan— foru-arau honen 18. artikuluaren a) letran ezarri eta kapital gisa jasotako prestazioen zatiari, 6. zenbakian ezarritakoak izan ezik, baldin eta enpresak 2026ko urtarrilaren 1 baino lehen egindako ekarpen eta -kontribuzioetatik badatoz. Aurreko paragrafoan adierazitako kasuetan, ez da aplikatuko foru-arau honen 37. artikuluko e) letran eta 63. artikuluko b) letran xedatutakoa
Hogeita hamazazpigarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Banakako pentsioen produktu paneuroparrak.

Aldatu egiten da c) letra 2/2025 Foru Arauaren arabera

Xedapen Gehigarria 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin 2025eko abenduaren 31ra arteko ondorioekin
c) c) Zergadunak osorik edo partzialki erabiltzen baditu artikulu honetan jasotako gizarte-aurreikuspeneko sistemetatik eratorritako eskubide kontsolidatuak eta eskubide ekonomikoak, pentsio-plan edo -funtsen araudian jasotakoak ez beste kasu batzuetan edo borondatezko edo ezinbesteko bajaren kasuetan eta entitatearen likidazioaren kasuetan, berriro jarri beharko ditu, dagozkien zergaldietan, zerga-oinarri orokorrean oker egin dituen murriztapenak, zeinei sortutako berandutze-interesak gehitu beharko baitzaizkie.
Jasotako kopuruek, egindako ekarpenen zenbatekoa gainditzen badute, sustatzaileak egotzitako kontribuzioak barne, lan-etekin gisa tributatuko dute jasotzen diren zergaldian, foru-arau honen 37. artikuluko e) letran xedatutakoa aplikatzekoa denean izan ezik.
Aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoak errenta gisa jasotzen badira, ez da aplikatuko foru-arau honen 9. artikuluko 38. zenbakian xedatutakoa
c) Zergadunak osorik edo zati batean erabiltzen baditu banakako pentsioen produktu paneuroparretatik datozen eskubide ekonomikoak pentsio-plan edo -funtsen araudian jasota ez dauden kasuetan, berriro jarri beharko ditu zerga-oinarri orokorrean behar ez bezala egin dituen murrizketak. Horretarako, aitorpen osagarriak egin beharko ditu, eta berandutze-interesak ere gehitu beharko ditu. Ekarpen erregularizatuen zenbatekoa gaindituta jaso diren kopuruek lan-etekin gisa tributatuko dute, jasotzen diren zergaldian.
Berrogeita Bigarren Xedapen Gehigarria. 13/2013 Errentaren FA Gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioetatik zuzenean eratorritako etekin positiboak

2/2025 Foru Arauaren araberako xedapen berria

2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin

Indarrean dauden informazio-betebeharren kalterik gabe, betebeharreko entitateek zerga-administrazioaren esku jartzen ez badute gizarte-aurreikuspeneko sistemetan txertatutako eskubide ekonomikoetatik foru-arau honen 37. e) artikuluan aipatzen diren etekinei dagokien zatiari buruzko informazioa, betiere lehen ekarpena 2026ko urtarrilaren 1 baino lehen egin bazaio aurreikuspen-sistemari, aipatutako etekinak honela kalkulatuko dira: 100eko 1eko portzentajea aplikatuko zaio aipatutako aurreikuspen-sistemako prestazioak jasotzen dituen pertsonak sistema horretan duen antzinatasun-urte bakoitzeko jasotako prestazioaren zenbatekoari, aipatutako prestazioen 100eko 35eko mugarekin.

Ondorio horietarako, aurreikuspen-sistemako prestazioen hartzailearen antzinatasuna zehazteko, prestazioa errenta gisa jasotzea aitortu arteko urte kopurua zenbatuko da.

Halaber, indarrean dauden informazio-betebeharren kalterik gabe, informazioa emateko betebeharra duten entitateak ez badute zerga-administrazioaren esku jartzen jasotzaileak gizarte-aurreikuspeneko sisteman duen antzinatasunari buruzko informazioa, aurreko paragrafoan adierazitako etekinak kalkulatuko dira jasotako prestazioaren zenbatekoari 100eko 25eko portzentajea aplikatuta.

Erregelamenduz ezarri ahal izango dira xedapen gehigarri honetan xedatutakoa aplikatzeko arau gehigarriak.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?