NOLA AURKEZ DEZAKE?
Aurrez aurre (aurretiazko hitzordua).
- 036 eredua aurkeztu, beteta eta sinatuta.
- Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).
- Eraketa-akta, zuzendaritza-batzordeko kideen zerrenda eta elkartearen estatutuak, Eusko Jaurlaritzak edo dagokion erakunde eskudunak egiaztatuak, baldin eta elkartearen eremua Estatuan badago (jatorrizkoa eta fotokopia).
- Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroko edo Kirol Erakundeen Erregistroko inskripzioaren ebazpena, edo dagokion erakunde eskudunarena, baldin eta elkartearen eremua Estatuan badago (jatorrizkoa eta fotokopia).