Hitzordua eskatu aurretik, gogorarazten dizugu Katastroaren web-orrian dagoen informazio zehaztua lagungarri izan dakizukeela zure kontsulta argitzeko edo hitzordua prestatzeko: Partzeladunen kontsultak, katastro-prozedurak FAQak (Maiz egiten diren galderak), araudia, eta abar.

OHAR GARRANTZITSUA: Bilboko eta Basauriko katastroaren kudeaketa dagokien udalen esku dago, eta, beraz, arreta jasotzeko, dagokion udalarekin harremanetan jarri beharko duzu.
Izapide hau telematikoki edo telefonoz egin dezakezu:
 
Internet bidez:
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Izapidera sartzeko:
    • Klikatu "Internet bidez izapidetu" botoian.
    • "Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara izapidea egin dezakezun orrira
  • Aurrez aurreko arreta jasotzeko, hitzordua eskatu behar duzu. 
    Hitzordu bakoitzean, gehienez, 5 zenbaki finkori edo katastroko 5 erreferentziari buruzko kontsultak argituko dira. Katastroko erreferentzia gehiagori buruzko kontsultak egin nahi badituzu, hitzordu bat baino gehiago eskatu beharko duzu.
OHAR OSO GARRANTZITSUA: Bilboko eta Basauriko katastroaren kudeaketa dagokien udalen esku dago, eta, beraz, arreta jasotzeko, dagokion udalarekin harremanetan jarri beharko duzu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Internet bidez izapidetu

Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu, hemen egin dezakezu hitzordua
ORDUA ESKATZEA

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?