Errentaren zirriborroari datuak eman aurretik, honako balio hauek kalkulatu behar ditugu:

  • Transmisio-balioa
  • Eguneratu gabeko eskuratze-balioa

Kalkuluak egin ondoren, ErrentaWeb aplikazioan sartuko gara, eta datuak emango ditugu, honako kontzeptu hau duen erregistro bat gehituz: Burtsan kotizatutako akzioen salmenta edo dohaintza.

Adibidea: 2021-2-24an Anek BBVAren 100 akzio saldu zituen 500 euroren truke. Akzio horiek bi egunetan erosi ziren: 50 akzio 2010-2-24an, 475 euroren truke (9,50 euroan bakoitza), eta beste 50 akzio 2015-2-24an, 445 euroren truke (8,90 euroan bakoitza).

Entitate gordailuzainak 3 euroko gastua kargatu zuen erosketa bakoitzean, eta salmentan 4 euroko gastua kendu.

Kasu honetan, eskualdatutako akzioak bi data desberdinetan erosi ziren; horregatik, bi erregistro bete beharko dira:

ESKUALDATZEA

ESKURATZEA

Data

Balioa

Data

Balioa

24-2-2020

250-2 = 248

24-2-2010

475+3=478

24-2-2020

250-2= 248

24-2-2015

445+3=448


Bideo tutorial honetan adierazten dizugu nola bete erregistroa.
 






 

OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
 
23. errenta kanpaina 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 28ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara
94 406 6600

Emaitza kontsultatu eta aitorpena aurkeztu TELEFONO bidez
94 608 3000

Emaitza kontsultatu eta aitorpena bide ELEKTRONIKOaz aurkeztu

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?