Adibidea:  Anek ekitaldi honetan ongintzako elkarte baten alde egin zuen 300 euroko dohaintza kendu nahi du. Gainera, aurreko ekitaldian aplikatu gabe geratu zitzaion kenkariaren zenbatekoa sartu nahi du.

Errentaren zirriborroan datuak sartu aurretik, Anek ekitaldi honetako bere datu fiskalak kontsultatu behar ditu. Bertan, ordaintzeke dagoen kenkariaren zenbatekoa jasoko da.

Tutoretza-bideo honetan erregistroa nola bete adieraziko dizugu.
 

 
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
 
Hurrengo koadroan 2020. urtean kendutako kopuruak eta aplikatzeko dauden kopuruak zehazten dira, eta hurrengo 5 urteetan amaitzen diren zergaldietan kendu ahal izango dira (500€ eta 2.250€).

 

DOHAINTZA  2020

% KENKARIA

%
KENKARIA

KENKARIA

2020

HURRENGO URTEETARAKO APLIKATZEKO DAGOEN KOPURUA 

"A" ongintzazko Elkartea

6.000€

%30

1.800€

1.300€

500€

"B" ongintzako Elkartea, lehentasunezko jarduera deklaratua

5.000€

%45

2.250€

0€

2.250€

23. errenta kanpaina 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 28ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara
94 406 6600

Emaitza kontsultatu eta aitorpena aurkeztu TELEFONO bidez
94 608 3000

Emaitza kontsultatu eta aitorpena bide ELEKTRONIKOaz aurkeztu

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?