Errentaren zirriborroari datuak eman aurretik, honako balio hau kalkulatu behar dugu:
  • Bestelako gastu kengarriak
  • Maileguaren interesak
Kalkuluak egin ondoren, ErrentaWeb aplikazioan sartuko gara, eta datuak emango ditugu erregistro bat erantsita, kontzeptu honekin: beste higiezin batzuen alokairuagatiko diru-sarrerak.
Pertsona batek baino gehiagok errentamenduengatik etekinak jasotzen baditu, zergadunari dagozkion diru-sarrerak eta gastuak adierazi beharko dira; adibidez, alokairuagatiko diru-sarrerak 8.000 €badira eta higiezinaren jabeak% 50 badira, bakoitzak 4.000 €adierazi beharko ditu diru-sarrera gisa. Gauza bera gastuekin.

Adibidea:   Ikerrek (errentatzailea), maiatzaren 1etik aurrera, merkataritza-lokal bat errentan eman dio Carmeni  (maizterra), zeinak berttan ostalaritzako jarduera ekonomiko bat garatzen duen. Hileko alokairuaren zenbatekoa 1.000 € da.

Ikerrek 2015ean erosi zuen merkataritza-lokala, 200.000 € gehi BEZa ordainduta (ez dakigu eskuratze-balioaren zati bat lurzoruaren balioari dagokion). Finantzatzeko, 150.000 euroko mailegu bat eskatu zuen, eta, horren bidez, 3.000 euroko interesak ordaindu ditu. 


Emandako adibiderako, honako hau kalkulatuko dugu:
Tutoretza-bideo honetan erregistroa nola bete adieraziko dizugu.
 
 
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
 
23. errenta kanpaina 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 28ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara
94 406 6600

Emaitza kontsultatu eta aitorpena aurkeztu TELEFONO bidez
94 608 3000

Emaitza kontsultatu eta aitorpena bide ELEKTRONIKOaz aurkeztu

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?