Errentaren zirriborroari datuak eman aurretik, honako balio hauek kalkulatu behar ditugu:
  • Etxebizitzaren erosketa-balioa
  • Zenbateko metalikoa
Kalkuluak egin ondoren, Errenta webgunera sartu eta datuak emango ditugu, kontzeptu hau jasotzen duen erregistro bat erantsita: etxebizitzako inbertsioa.

Tutoretza-bideo honetan erregistroa nola bete adieraziko dizugu.
 
 
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
 
Adibidea:  Anek bere ohiko etxebizitza erosi du ekitaldi honetan. Eskritura publikoan, erosketa-prezioa 250.000 € izan zen, eta ordaintzeko 240.000 euroko mailegua eskatu zuen.

Emandako adibiderako, honako hau kalkulatuko dugu:
​​​​​​

 Etxebizitzaren eskuraketa-balio: 

 

Eskritura publikoaren erosketa-prezioa

250.000

Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga

6.250

Notarioaren faktura (eskritura publikoa)

1.000

Jabetza Erregistroaren faktura (eskritura  publikoa)

500

Kudeaketa-faktura (eskritura publikoa)

200

Notarioaren faktura (hipotekaren eskritura)

800

Jabetza Erregistroaren faktura (hipotekaren inskripzioa)

500

Kudeaketaren faktura (hipotekaren inskripzioa)

200

Mailegua irekitzeko komisioa

500

Higiezinaren tasazioa

400

Eskuraketa-balioa

260.350€

  • Zenbateko metalikoa: B. eskuratze-mailegua: 260.350-240.000 = 20.350 €
23. errenta kanpaina 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 28ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara
94 406 6600

Emaitza kontsultatu eta aitorpena aurkeztu TELEFONO bidez
94 608 3000

Emaitza kontsultatu eta aitorpena bide ELEKTRONIKOaz aurkeztu

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?