web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatzen da erretiroaren ondorioz kooperatibako bazkide gisa baja izateagatik jasotako kapitala dela eta?
Bazkideak ondare-irabazi edo galera bat dauka, jasotako kapital sozialaren zenbatekoaren eta bere partaidetzaren eskuratze-balioaren arteko aldeagatik (balio hori zenbatekoetako bakoitza ordaindu den urte bakoitzaren arabera eguneratua).

Partaidetzaren eskuratze-balioa honela dago osatuta:
  • (+) eskuratze-kostua;
  • (+) hasierako nahitaezko ekarpena;
  • (+) sartzeko kuotak eta aldizkako kuotak;
  • (+) ekarpen osagarriak, eta
  • (+) kooperatibaren galerak, zeinak bazkideak itzuli baititu edo itzulketekin konpentsatu baitiren.
Eskualdatze-balioa osatzen dutenak, berriz:
  • (+) egindako ekarpenak;
  • (+)kapitalizatutako erretornuak;
  • (+) bere ekarpenen eguneratzeak;
  • (+) baja-urteko erretornuak edo estornuak;
  • (-) ekarpenen interes kapitalizatuak
  • (-) Lan-aurrerakin kapitalizatuak;
  • (-)Kapital sozialari egindako ekarpenak, bazkidearentitulartasuneko erretornuekin eginak, baldin eta erretornuok funts berezi batean barruan sartu badira.
Eta zenbatekoa urte desberdinetan jaso badut?

Bazkideak baja hartuta, ondare-irabaziak eta -galerak bazkideari dirua itzultzeko eskubidea aitortzen dion zergaldiari egotziko zaizkio. Baina, itzulketa epeka egiten den kasuetan, zergadunak aldi baterako egozpenaren araubidea baliatu ahal izango du, baldin eta eskatutako baldintzak betetzen badira (baja hartu zenetik azken epea amaitu arte urtebete baino gehiago igarotzea). Errenta aurrezkiaren ZOan sartu eta konpentsatzen da.
MFEaren harpidetzaren deuseztasun-deklarazioaren epaia
Halako tituluen harpidetzaren deuseztasun-deklarazioak ondare-irabazia edo -galera sortzen du epai irmoa den ekitaldiari egozten zaion aurrezkiaren oinarrian.

Ondare-irabazi edo -galera horren zenbatekoa bi hauen arteko diferentzia garbia da: zergadunaren alde aitortzen diren berandutze-interesen eta bere garaian jaso eta orain itzuli behar dituen zenbatekoen (kobratutako interesak) eta horiei dagozkien berandutze-interesen artekoa.

Ondoriozko ondare-galera posiblea lehenik aurrizkiaren oinarriaren irabaziekin konpentsatuko da, eta galera sortzen bada, hurrengo ekitaldietarako utz daiteke edo galera sortu den ekitaldiko aurrizkiaren oinarriaren etekin positiboekin konpentsatu. Banku Popularraren bonuak eta zor bihurgarria
Salbuetsita al daude ibilgailu elektrikoa erosteko eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak?
Bai. Salbuetsita daude Sektore publikoa emandako laguntza publikoak, ondasunak edo instalazioak eraginkortasun energetiko handiagoko beste batzuen ordez berritzea sustatzen badute.
Maileguak amortizatzeko aseguru batkobratzea. Hura dela-eta nola tributatzen da? Kengarria al da ohiko etxebizitzako inbertsio gisa?
Kobrantza desgaitasunaren kontingentzia batengatik izan bada, zergadunaren zorraren kitatzeak kapital higigarriaren etekin bat sortuko du, bizitza- edo baliaezintasn-aseguruaren kontratu baten ondoriozkoa, zeina ez baitako atxikipenaren pean. 
Hala ere, zergadunak abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 9.7 artikuluan araututako salbuespena aplikatu ahal izango du, horretarako eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen baditu.

Bestalde, zergadunak hipoteka-mailegua eskatu bazuen bere ohiko etxebizitzaren erosketa finantzatzeko, etxebizitza eskuratzeagatiko kenkaria aplikatu ahal izango du amortizatutako zenbatekoaren gainean, manu horretan ezarritako baldintzetan eta mugekin.

Kobrantza heriotza kontingetziaren ondorioz bada, mailegu-hartzaileak ondare-irabazi bat lortuko du, eta hura dela-eta ez du zergarik ordaindu beharko.(abenduaren 5eko 13/2013 FAren 41.2 b).Zergadunak zergarik ez ordainketarik ordaintzen ez duen heinean, ezingo du aplikatu arrazoi horregatik ohiko etxebizitzako inbertsioagatiko kenkaririk.
Erosleak etxebizitzaren erosketa-kontratua ez betetzea.
Etxebizitza baten salerosketa-kontratua eroslearen ez-betetzearen ondorioz suntsitzen bada, kontura emandako kopuruak, erresak edo seinaleak galtzea ondare-galerak izango dira harentzat, hain zuzen ere ondare-elementuen eskualdaketen ondoriozkoak ez bestelakoak. Horregatik, galera zergaren zerga-oinarri orokorrean sartu eta konpentsatzen da.

Galera horiek ondare aldakuntza gertatzen den zergaldiari egotziko zaizkio, hau da, kontratua suntsitu eta saltzaileari kalte-ordaina eman beharra sortzen den ekitaldiari.
Irabazpidezko sozietatearen likidazioa gehiegizko esleipenarekin.
Oro har, irabazpidezko sozietatea desegin eta ondoren sozietatearen ondasun eta eskubideak ezkontideetako bakoitzari esleitzeak ez du berekin ekarriko ondare-irabazia edo -galera eragin dezakeen bakoitzaren ondarearen gaineko aldaketarik, balin eta esleipen hori sozietateko ezkontideetako bakoitzaren kuotarekin bat badator, hau da, 100eko 50ekoarekin.

Aitzitik, sozietatearen likidazioan esleipen gehiegizkoa gertatzen bada (ezkontideetako batek bere partaidetza-kuotatik gorako balioko ondasunak eta eskubideak bereganatzen baditu, eta bestea dirutan konpentsatu), orduan, bai, ondare-osaeraren gaineko aldaketa sortuko da.

Kasu honetan,
  1. ondare-irabazi edo -galera bat sortzen da balio txikiagoko ondasun eta eskubideak bere buruari esleitzen dizkion zergadunarentzat, zeinak konpentsazio-ordainketa bat jasotzen baitu eskudirutan.
  2. Bere buruari zegokion baino gehiago esleitzen dion ezkontideak, lehen ez zegozkion ondasunak edo eskubideak kostu bidez eskuratzen ditu. Gehiegizko esleipena sortzen duen ondasun higiezinak ohiko etxebizitzatzat hartzeko baldintzak betetzen baditu, ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatu ahal izango du ordaindutako zenbatekoaren gainean (dirutan edo mailegu bidez).
Kalte fisiko eta materialengatiko kalte-ordaina.
  1. Ondare-irabazi edo -galera gisa egotziko da jasotako kopuruaren eta edo ondasun materialean eragindako kalteari dagokion eskuratze-balioaren zati proportzionalaren arteko aldea egotziko da.
  2. Kalte fisikoak estaltzen dituen kalte-ordainen zatia salbuetsita legoke.
Bitcoinen salerosketa.
Bitcoinen salerosketak PFEZn tributatuko du, aurrezkiaren oinarriaren ondare-irabazi edo -galera gisa. Ondare-irabazia eskuratze-balioaren eta eskualdatze-balioaren arteko aldea izango da, gastuak kenduta (komisioak, spread-ak eta eragiketarekin lotutako beste gastu batzuk).
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

"Beste eskualdaketa eta bestelako irabazi edo galera batzuk" atalean, sari, higiezinen eskualdaketa, burtsan kotizatutako akzioak (higiezinetako inbertsio-sozietatea eta higigarrien inbertsio-sozietatea izan ezik), inbertsio-funtsetako partaidetza edo harpidetza-eskubideetatik eratorritakoak ez diren eta ondare-irabazi eta -galera gisa definituta dauden errenta guztiak sartzen dira (zergadunaren ondarearen balio-aldaketak, haren osaeran edozein aldaketa gertatzen denean).

Aurrezkiaren oinarrian sar daitezke (ondare-elementuen eskualdaketak direla-eta agerian geratzen direnak) edo oinarri orokorrean (gainerakoak).

Beharrezko dokumentazioa
  • Zenbatekoak eta eskuratze- eta eskualdatze-datak justifikatu beharko dituzu ebazpen judizialen, fakturen, kooperatibak emandako dokumentazioaren eta abarren bidez, kasuan kasu.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?