web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
 
Noiz egongo dira salbuetsita 65 urtetik gorako zergadunek ondare-elementuak eskualdatzetik lortutako ondare-irabaziak?
65 urtetik gorako zergadunek ondare-elementuak eskualdatzeagatik agerian geratzen diren ondare-irabaziak salbuetsita egongo dira, baldin eta eskualdaketaren bidez lortutako zenbateko osoa haien aldeko biziarteko errenta aseguratu bat eratzeko erabiltzen badute, sei hilabeteko epean, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.
Bateragarria al da salbuespen hori 65 urtetik gorakoen ohiko etxebizitza saltzeagatiko salbuespenarekin?
Bateragarriak dira 65 urtetik gorakoek ohiko etxebizitza saltzeagatiko, ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatiko eta biziarteko errenta aseguratua eratzeagatiko salbuespenak.

Hauetako bat aplikatzeko mugak gaindituz gero, besteetako edozein aplikatu daiteke
Zer adin hartzen da kontuan salbuespena aplikatzeko?
Ikerrek 65 urte beteko ditu azaroaren 30ean, eta haren ezkontide Anek, urtarrilaren 5ean. Ekainaren 30ean, 100.000 euroan saldu zituzten lur batzuk (irabazpidezkoak), eta bakoitzak 50.000 €-ko BEA bat eratu du. Aplikatu al dezakete berrinbertsioa? Baterako aitorpena eginez gero, egoera aldatu al daiteke?

Salbuespena zergadunak eskualdatze-datan 65 urte (edo gehiago) beteta dituenean baino ez da aplikatzen. Eta titularkide bakoitzak adinaren baldintza bete behar du. Kasu honetan, Ikerrek ezin izango du berrinbertsioa aplikatu; Anek, bai. Beraz, baterako aitorpenak ez du egoera aldatzen.
Nola aplikatzen da 240.000 €-ko muga?
240.000 euroko gehieneko muga hori banaka aplikatzen da, baterako aitorpeneko kasuetan ere bai, eta kreditu fiskal baten moduan funtzionatzen du, hau da, agortuz doa zergadunak arrazoi hori dela-eta hurrengo ekitaldietan lortutako irabaziak salbuetsita uztea erabakitzen duen neurrian.
Eta 240.000 eurotik gorako zenbatekoan saldu badut? Eta eskualdatze- baliotik beherako kopuru bat berrinbertitzen badut?
Akzioak 300.000 euroan saldu ditut, eta 65 urtetik gorakoa naiz. Ondare-irabazia 10.000 eurokoa izan da. Zenbat diru erabil dezaket BEA bat eratzeko? Nola kalkulatuko dut irabazi salbuetsia?

Biziarteko errenta eratzeko erabil daitekeen gehieneko kopurua 240.000€ da.

Baldin eta berrinbertitutako zenbatekoa txikiagoa bada eskualdaketan jasotako zenbateko osoa baino, zerga ordaintzetik hau bakarrik salbuetsiko da: berrinbertitutako kopuruari dagokion ondare-irabaziaren zati proportzionala.

Kasu honetan, hau da irabazi salbuetsia: 8.000 = 240.000 x 10.000 / 300.000 eta zergadunak 2.000 €-ko irabazia dela eta tributatu beharko luke.

AA andreak 65 urte bete zituen otsailaren 2an, eta bere jabetzako lokal bat eskualdatu du,  uztailaren 5ean, 220.000 euroan. Higiezin hori 2004ko otsailaren 4an erosi zen, 100.000 euroan. Besterentzean lortutako zenbatekotik 175.000 euro erabili dira AA andrearen aldeko biziarteko errenta aseguratu bat eratzeko azaroaren 1ean.

Ondare-irabazia: 220.000 (100.000 x 1,323) = 87.700.
Berrinbertsio partzialaren ondorioz salbuetsita geratzen den ondare-irabazia: Berrinbertitutako zenbatekoa = 175.000.
Ondare-irabazi salbuetsia = (175.000/220.000) x 87.700 = 69.761,36
Aurrezkiaren zerga-oinarrian tributatuko duen ondare-irabazi salbuetsia: (45.000/220.000) x 87.700 = 17.938,64
Eskualdatzea atxikipenaren pean badago, zer zenbateko berrinbertitu beharko nuke?
Berrinbertitu beharreko zenbatekoa eskualdaketa-balio osoa da, atxikipena barne. Dena den, ondare-irabaziari atxikipena egin behar bazaio eta atxikipenaren zenbatekoan gutxitutako eskualdaketa-balio osoa erabiltzen bada biziarteko errenta bat eratzeko lehen adierazitako 6 hilabeteko epe horretan, orduan, eskualdaketa egiten den ekitaldiaren hurrengoaren amaierara arte luzatuko da epea atxikipenaren zenbatekoa biziarteko errenta eratzeko.

Adibidez: Maiatzaren 30ean, inbertsio-funts bat saldu nuen, 100.000 euro gordinean (8.000 € atxiki zizkidaten eta 92.000 € jaso nituen). 92.000 € horiek biziarteko errenta aseguratuan inbertitu behar ditut,  azaroaren 30a baino lehen (6 hilabete eskualdaketatik). Atxikipenaren 8.000 euroak berrinbertitzeko epea hurrengo urteko abenduaren 31ra artekoa da.
Zer egin behar dut salbuespena aplikatzeko behar diren baldintza guztiak betetzen ez baditut?
Ezarritako edozein baldintza ez betetzearen ondorioz, dagokion ondare-irabazia zergapean geratuko da.

Kasu horretan, zergadunak salbuetsita ez dagoen ondare-irabazia hura lortu zen urteari egotziko dio. Horretarako, zuzenketa-idazki bat aurkeztu beharko du epe honetan: ez-betetzea gertatu den egunetik ez-betetzea gertatu den zergaldiko aitorpena erregelamenduz ezarritako epea amaitzen den egunera. Ondoren, beste behin-behineko likidazio bat igorriko da, dagozkion berandutze-interesak barne.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Atal honetan, "Aurreko ekitaldietan 65 urtetik gorakoengatik aseguratutako biziarteko errentan berrinbertitutako kopuruak", aurreko ekitaldietan xede horretarako erabilitako kopuruak islatu beharko dituzu. Salbuespen horri heltzeko falta den zenbatekoa informazio horren arabera kalkulatuko du programak.
Beharrezko dokumentazioa
  1. Irabazia kalkulatzeko beharrezko egiaztagiriak. Eskuratze- eta eskualdatze-balioak ezartzeko, beharrezkoa izango da bankuko eskriturak edo egiaztagiriak eta zergadunak une bietan ordaindutako erregistro-gastuak, zergak edo notarioa aurkeztea. 
  2. Biziarteko Errenta Aseguratuan egindako berrinbertsioa justifikatzeko, erakunde kudeatzailearen agiria beharko da, eta, bertan, biziarteko errenta eratu zeneko zenbatekoa eta data adieraziko dira. 
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?