web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zein kasutan izango dira kengarriak langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziari ordaindutako kuotak?
Enplegatzaileak (Pertsona fisikoa edo juridikoa) bazkideari ordaindutako kuotak izango dira, gauzazko ordainsari gisa eta dagokion atxikipenarekin edo konturako sarrerarekin islatutakoak.
Atxikipen hori inola ere ez da kengarria izango lan-gastu gisa.
Kooperatibako bazkide langilea naiz, eta nire kooperatibak nahitaez ordaintzen ditu autonomoen langileen araubideko kuotak. Aukera dut lan-gastu gisa sartzeko?
Kooperatibek nahitaez ordaindu behar dituzten kopuru horiek ez dira bazkide langileen edo lan-bazkideen laneko aurrerakinetan sartzen eta, beraz, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko enpresa-kuotaren tratamendu bera aplikatzen zaie (ez dute sortzen ez sarrerarik ez gasturik bazkideentzat).

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziari ordaindutako kuotak, kengarriak badira, SOLDATAK, PENTSIOAK ETA ANTZEKOAK atalean sartu beharko dituzu, «Gizarte Segurantzaren gastua» laukian.
Beharrezko dokumentazioa
Zirriborroan jasota agertzen ez badira, 10T eredua aurkeztu beharko duzu, gauzazko ordainsari gisa kuota horiek jasotzen dituena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?