Enplegatzaileak (Pertsona fisikoa edo juridikoa) bazkideari ordaindutako kuotak izango dira, gauzazko ordainsari gisa eta dagokion atxikipenarekin edo konturako sarrerarekin islatutakoak.
Atxikipen hori inola ere ez da kengarria izango lan-gastu gisa.
Kooperatibek nahitaez ordaindu behar dituzten kopuru horiek ez dira bazkide langileen edo lan-bazkideen laneko aurrerakinetan sartzen eta, beraz, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko enpresa-kuotaren tratamendu bera aplikatzen zaie (ez dute sortzen ez sarrerarik ez gasturik bazkideentzat).
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
Langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziari ordaindutako kuotak, kengarriak badira, SOLDATAK, PENTSIOAK ETA ANTZEKOAK atalean sartu beharko dituzu, «Gizarte Segurantzaren gastua» laukian.
Zirriborroan jasota agertzen ez badira, 10T eredua aurkeztu beharko duzu, gauzazko ordainsari gisa kuota horiek jasotzen dituena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF FORMATUAN ?
24. errenta kanpaina 2025eko apirilaren 10etik ekainaren 30ra
Aitorpena gure BULEGOETAN aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara