BATUZ sistema behin betiko ezartzeko egutegia

  • Mikroenpresa, enpresa txiki edo enpresa ertaintzat hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten sozietateen gaineko zergaren zergadunak, 2024/1/1etik aurrera sartu behar dira BATUZ sisteman.
  • Beste kasuetan, SZren zergadunak eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, eta EEAE-ak: Errenta-esleipenaren araubidean dauden entitateak(Ondasun-erkidegoak), sartzeko data aldatu egiten da jarduera motaren arabera.

Orri honetan, behin betiko ezartze data, zerga-betebehar batzuetatik salbuesteko aukerak eta sisteman borondatez izena emateagatik dituzun abantailak kontsulta ditzakezu.

Batuz-i dagokion behin betiko ezarpen-data jakiteko, kontsultatu kalkulagailuan.