• Katastroko ziurtagiria agiri ofiziala da, eta katastroko datu-basean bilduta dauden datuak egiaztatzen ditu hura ematen den egunean. Jabetzaren datu fisikoen, legalen eta ekonomikoen deskribapena da, horiekin lotuta dagoen irudikapen grafikoa barne.

    Ziurtagiriak katastroko datu babestuak nahiz babestu gabeak biltzen ditu, zenbaki finkokoak eta elkartukoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Katastroan sartuta daudenak.

  • "Mis Bis" ziurtagiriak ziurtagiri bakar batean jasotzen ditu Bizkaian titulartasunen bat duten BI guztiak. Ziurtagiri "tradizional" baten informazio bera jasotzen du, grafikoak kenduta.
  • Katastroko datuen fitxak: Katastroan dauden datu guztiak jasotzen ditu, titulartasunak eta grafikoak izan ezik.
  • Katastroko balorazio-fitxa: Katastroko balioaren kalkulua erakusten du, kalkulatzeko aplikatu diren koefiziente guztien balioa adieraziz.

Izapide hau telematikoki edo telefonoz egin dezakezu:
 
Internet bidez:
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Izapidera sartzeko:
    • Klikatu "KATASTROAREN BULEGO BIRTUALA"  botoian. "Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara izapidea egin dezakezun orrira
Telefonoz
  • Deitu. Zure eskaera izapidetzen lagunduko dizugu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?