Idazki bat egin behar duzu BEZaren atalera, zure eskaeraren arrazoia azaltzeko.
 
Izapide hau telematikoki egin dezakezu:

Identifikazioa:
  • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
  • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu. 
Aurkezteko modua
  • Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Tributuei buruzko eskabidea" prozeduraren bidez, eta sakatu Izapidetu botoia. 
  • Identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara inprimaki batera, eta, han, atal hartzailea eta eskabidearen arrazoia baino ez dituzu adierazi behar izango. Beharrezkoa bada, dokumentazioa ere erantsi dezakezu.
  • Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.