Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Tributuei buruzko eskabidea" prozeduraren bidez, eta sakatu Izapidetu botoia.
Identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara inprimaki batera, eta, han, atal hartzailea eta eskabidearen arrazoia baino ez dituzu adierazi behar izango. Beharrezkoa bada, dokumentazioa ere erantsi dezakezu.
Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Identifikazio-gakorik gabe:
Eskabidea Internetez egin dezakezu, sarrera-gakorik izan gabe. Zure eskuinean agertzen den "Internet bidez izapidetu" botoiari emanda, inprimaki batera sartuko zara zuzenean, eta bertan honako hau adierazi behar duzu:
Eskaera-motan: hautatu "Komunikazioa".
Bizkaiko Foru Aldundiko Sailean: aukeratu "Ogasun eta Finantza Saila".
Gaian, aukeratu" "Nazioarteko adopzioari buruzko ziurtagiria ".
Sartu zure datu pertsonalak: izen-abizenak edo sozietate-izena, helbidea, posta elektronikoa...
Bete itzazu demandaren testua, eta eskaeraren arrazoia.
Eskabide-orri betegarria erantsi behar duzu, behar bezala beteta, edo horren baliokidea den idazkia, datu berak, NANaren fotokopia eta, behar izanez gero, bestelako dokumentazioa, ...