NANa lortu ez duten eta
Bizkaian bizi diren
14 urtetik beherakoei eska diezaiekezu IFZ hau.
Guraso atzerritarren kasuan, adingabearen IFZ lortzeko, beharrezkoa izango da adingabearen nazionalitate espainiarra egiaztatzea, poliziaren edo erregistro zibilaren ziurtagiriaren bidez.
Gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek eskatu ahal izango dute adingabearen IFZ:
- Adingabearen IFZ eskatzeko sistemara atxikita dauden erakundeetan (Kutxabank eta Laboral Kutxa)
- Internet bidez:
- Identifikazioa:
- Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
- Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
- Izapidera sartzeko:
- Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "IFZren eskaera (IFZ:M, IFZ L, edo IFZ K adingabekoa)" prozeduraren bidez, eta sakatu Izapidetu botoia.
- Identifikatu ondoren, formulario batera sartuko zara zuzenean; bertan, hartzailearen atala (kasu honetan, "Beste batzuk") eta eskaeraren arrazoia baino ez dituzu adierazi behar.
- Erantsi beharreko dokumentazioa: familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria, adingabea, ama eta/edo aita jasotzen dituena. Ondorengoen helbide fiskala eta legezko ordezkariarena bat ez badatoz, adingabeen errolda-ziurtagiria edo -agiria erantsi beharko da.
- Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan sailarekin eskuineko informazio-telefonoan.
- Aurrez aurre (AURRETIKO HITZORDUArekin bakarrik), edo postaz.
- Familia-liburua edo ziurtagiri baliokidea, edo jaiotza-ziurtagiria erantsi behar duzu, adingabea, ama eta/edo aita jasotzen dituena. Ondorengoen helbide fiskala eta legezko ordezkariarena bat ez badatoz, adingabeen errolda-ziurtagiria edo -agiria erantsi beharko da.