• Ekonomi Jardueren gaineko Zerga zuzeneko zerga erreala da, eta haren zergapeko egitatea Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduera enpresarial, profesional edo artistikoak burutzea da, lokal jakin batean egin edo ez, eta Zergaren Tarifetan zehaztuta egon edo ez.
  • Zerga honen ondorioetarako, enpresa-jardueratzat hartzen dira abeltzaintzak (izaera independentea dutenean), meatzaritza, industria, merkataritza eta zerbitzuetakoak. Beraz, nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako eta arrantzako jarduerak ez dira halakotzat hartzen,  eta ez dira zergapeko egitate izango.

Zerga ordaintzetik salbuetsita daude, besteak beste, 2.000.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena duten subjektu pasiboak eta jarduera ekiten hasten diren subjektu pasiboak, lehenengo bi ekitaldietan. Salbuespen-kasuen artean bazaude eta jardueraren batean erroldan alta eman nahi baduzu, klikatu esteka honetan.

 
Internetez 
  • Identifikazioa
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Aurkezteko modua
Aurrez aurre
  • Aurretik hitzordua eskatu beharko da
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.