4/2024 Foru Arauak idazketa berria ematen dio 13/2013 Foru Arauaren 9.7 artikuluak ezartzen du edozein arrazoirengatiko kalte fisiko, psikiko eta moralengatiko aseguru-kontratuetatik eratorritako ordainsariak 150.000 euroraino salbuetsita daudela. Zenbateko hori 200.000 eurokoa izango da, baldin eta lesioak hartzailea edozein okupazio edo jarduera egiteko desgaitzen badu, eta 300.000 eurokoa, baldin eta, horrez gain, hartzaileak beste pertsona baten laguntza behar badu eguneroko bizitzako ekintza funtsezkoenetarako. Ez zaie salbuespen hau aplikatuko aseguru-kontratuetatik eratorritako hartzekoei, baldin eta haien primek edo ordaindutako kopuruek zerga-oinarri orokorra murrizteko eskubidea ematen badute.
Beraz, gertakari edo istripu baten ondorioz sortu ez den gaixotasunaren ondorioz pertsonei eragindako kalteengatiko indennizazioak ere salbuetsita daude, aurreko mugekin. Muga horien gaineko gaindikinak honela ordainduko ditu zergak:
- Langileari egotzitako primak honela integratuko dira:
- Prima langileari egotzi bazaio: Kobratutakoaren % 25 integratuko da, baldin eta erabateko baliaezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia bada edo 8 urte baino gehiago igaro badira lehenengo prima ordaindu zenetik, 1994-12-31ren ondoren itundutako aseguru-kontratuen kasuan.
- Gainerako baliaezintasun kasuetan, % 60 integratuko da.
- Primak ez bazaizkio egotzi langileari, % 60 integratuko da, edozein baliaezintasun dela eta.