web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
  • Higigarrien kapitalaren etekin gisa ordainduko du PFEZn, eta aurrezpenaren zerga oinarrian integratuko da.
  • Higigarrien kapitalaren etekin hori kalkulatzeko, jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren diferentzia zehaztu behar da.
  • Aurrekoa gorabehera, 2016-0-01etik aurrera aseguru-kontratuak biziraupenaren kontingentzia, batetik, eta heriotza edo ezintasunaren kontingentziak, bestetik, konbinatzen baditu eta jasotako kapitala biziraupenaren kontingentziari badagokio, ordaindutako primetatik kendu egin ahal izango da ordura arte heriotzaren edo ezgaitasunaren arriskua dela-eta kontsumitu den kapitalari dagokion zatia, betiere, kontratuaren indarraldi osoan, arriskuan dagoen kapitala hornidura matematikoaren ehuneko bost edo gutxiago bada. Ondorio horietarako, hau izango da arriskuan dagoen kapitala: Heriotza edo ezintasunerako aseguratutako kapitala ken hornidura matematikoa.
2016.01.01etik aurrera. Epe luzerako aurrezkirako aseguru indibiduala (SIALP) edo Epe luzerako aurrezkirako kontu indibiduala (CIALP):
  • Epe luzerako aurrezki-planakeratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik datozen kapital higigarriaren etekin positiboak, salbuetsita egongo dira, honaka baldintzak betetzen badira:
  • Epe luzerako aurrezki-plan batean ezin dira inoiz 5.000 euro baino gehiago jarri urtean, plana indarrean dagoen urte guztietan.
  • Plana gutxienez bost urtetan mantentu behar da.
  • Zergadunak ez badu plan horretako kapitala erabiltzen hura irekitzen denetik bost urte igaro baino lehen.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?