web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Berehalako errentakjaraunspen, legatu nahiz beste edonolako oinordetza-tituluren baten bidez eskuratu ez direnak.

Kasu honetan, kapitalaren etekina kalkulatzeko jasotako urterokoari ehuneko bat aplikatu beharko zaio, eta horrek zehazten digu jasotako errentaren zer zati den inbertsioaren berreskurapena eta zer zati den kapital higigarriaren etekina.

Biziarteko errentak
Biziarteko errentak aldez aurretik finkatutako eperik ez duten errentak dira, pertsona baten bizitzaren arabera eratzen direnak..

Kapital higigarriaren errendimendutzat hartuko da urte bakoitzean jasotako kopuruari honako ehuneko hauek aplikatzearen emaitza:(Urteko bakoitzari aplikatu beharreko ehunekoa errentariak errenta eratzeko unean duen adinaren araberakoa da, eta ez du aldaketarik jasango errentaren iraupenen osoan zehar)
  • %40, jasotzaileak 40 urte baino gutxiago dituenean.
  • %35, jasotzaileak 40 -49 urte dituenean.
  • %28, jasotzaileak 50 - 59 urte dituenean.
  • %24, jasotzaileak 60 - 65 urte dituenean.
  • %20, jasotzaileak 66 -69 urte dituenean.
  • %8, jasotzaileak 70 urte edo gehiago dituenean.
Adibidea. 65 urteko zergadun batek 20.000 euroko prima bakarreko erretiro-asegurua kontratatzen du, urtean 2.000 euroko biziarteko errenta gisa jasotzeko.
Kapital higigarriaren errendimendua: % 24* 2000 = 480 €
 

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?