- Zer esan nahi dute desgaitasunagatiko kenkariaren 'Ez dut aplikatu nahi' eta 'Ezkontideak aplikatutako kenkaria’ kontzeptuek?
Laukitxo hori 'desgaitasun-gradu bat' markatzean aktibatuko da.:
- 'Ez dut aplikatu nahi’ zure kenkaria zure ezkontidea edo izatezko bikotea ez beste pertsona batek aplikatzea nahi baduzu.
- 'Ezkontideak aplikatutako kenkaria’ zure ezkontideak edo izatezko bikotekideak zure kenkaria aplikatzea nahi duzunean.
- Zer esan nahi du ‘Langile aktiboa’ laukiak??
Lauki hori desgaitasun-maila bat markatzean aktibatuko da, eta, aldi berean desgaitasuna duen pertsona izanik gutxienez urteko zati batean besteren kontura lan egin bada soilik markatuko da.
- Zer esan nahi du ‘guraso bakarra' laukiak?
Kasu honetan bakarrik markatuko da: ondorengoak guraso bakarra badu, erregistro zibilean guraso bakarra agertzen delako, eta gurasoetako bat hil delako.
- Zer esan nahi du “Baterakoan sartu” laukitxoak?
Kasu honetan markatuko da: seme-alaba adingabeak edo epai batez desgaitutako adin nagusikoak dituzten bananduen/dibortziatuen/ezkongabeen kasuetan, baldin eta baldintzak betetzen badituzte eta baterako aitorpena aurkeztu nahi badute ondorengo horiekin.