• Ezkontidea edo izatezko bikotekidea baduzu:
    • Komenigarria da zure ORDEZKARITZA-GAKOA aurkeztea. 
    • Gako hori gabe, banakako aitorpena bakarrik aurkeztu ahal izango duzu. Ezin izango dituzu zure ezkontidearen datuak ikusi, ezta baterako tributazioa aukeratu ere.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2005 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


Zer informazio behar duzu?
  • Eskuratzen duzun etxebizitzari buruzko datuak
    • Zenbaki finkoa, eskuratze-data, % titulartasuna, eskuratze-balioa, maileguaren nominala, emakida-data, nominalari dagozkion zenbatekoak eta ekitaldian ordaindutako interesak eta amortizazioa.
  • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
    • Erosketa eskritura publikoa
    • Notario-gastuak, erosketan ordaindutako zergak (BEZ edo OE eta EJDZ) eta etxebizitzaren erregistro-gastuak. Datu horiek notaritzaren fakturan (edo fakturetan) agertzen dira normalean (azken faktura aurkeztu, ez hasierako funts-hornidura).
    • Etxebizitza eskuratzeak edo finantzatzeak berekin dakartzan gainerako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa, hala nola mailegua irekitzeko komisioa, tasazioa, etab.).
Hitzordua telefonoz
94 406 6600

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?