Ezin duzu aurretiko hitzordu-zerbitzura sartu 5 eragiketa baino gehiago izan badituzu eta/edo 2024an salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa bada. Kanpo geratzen dira, halaber, kriptomonetekin, warrantekin, gerokoekin eta kontratuekin egindako eragiketak.
Ezkontidea edo izatezko bikotekidea baduzu:
Komenigarria da zure ORDEZKARITZA-GAKOA aurkeztea.
Gako hori gabe, banakako aitorpena bakarrik aurkeztu ahal izango duzu. Ezin izango dituzu zure ezkontidearen datuak ikusi, ezta baterako tributazioa aukeratu ere.
Zer dokumentazio behar duzu?
Joan bulegora zirriborroan egin behar dituzun aldaketak egiaztatzen dituzten dokumentuekin, horiek egiaztatu ahal izateko.
Akzioen ESKURAKETAri buruzko datuak
Eskuratze-datak eta -balioak, titulartasun-ehunekoa
Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
Erakunde gordailuzainaren egiaztagiria, baloreen zenbatekoak, eskuratze-datak eta eskualdatze-datak adierazita.
Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren ondoreetarako balioa, dohaintza edo jaraunspen bidez eskuratu baziren.
Aukeran, eskualdatutako balio guztien eskualdatze-balioa ekitaldi bakoitzean 10.000 eurotik beherakoa bada, ondare-irabazia kalkulatzeko % 3ko karga berezia aplikatu ahal izango zaio eskualdatze-balioari (eskuratze-balioa edo haren data adierazi beharrik gabe).