Berrikusi, mesedez, laguntza jasotzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen dituzula:
- Bizkaiko zerga-egoiliarra izatea
- 2022an lanagatik, jarduerengatik edo langabeziagatik diru-sarrerak jaso izana.
- Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreragatiko prestazioa ez jasotzea, ezta GSINeko pentsiorik edo baliokiderik ere.
- Urteko diru-sarreren (27.000 €) eta ondarearen (75.000 €), ohiko etxebizitza kontuan izan gabe, muga ez gainditzea (bizikideekin batera*).
- 2022ko abenduaren 31n jarduera eten ez duen merkataritza-sozietate baten zuzenbideko administratzaile ez izatea, edo merkatu antolatuetan negoziatu gabeko merkataritza-sozietate baten funts propioetako partaidetzaren balore adierazgarrien titular ez izatea, hori bizikide diren pertsonei ere aplikatzen zaie*.
* Bizikideak honako hauek dira: ezkontidea edo izatezko bikotekide inskribatua, kenkarirako eskubidea ematen duten seme-alabak eta bigarren mailarainoko aurreko ahaideak (gurasoak eta aitona-amonak), etxebizitza berean bizi direnak.