web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
BATUZ hiru elementuk osatzen dute::
  • ticketBAI fakturazioa bermatzen duen softwarea.
  • Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuak (LROE) eraman beharra, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
  • Zergadunari laguntzea, PFEZaren, SZren eta BEZaren aitorpenen zirriborroak haren esku jarriz.
Hala ere, sistemak berak TicketBAItik eta LROEtik salbuesteko zenbait neurri ezartzen ditu zergadun jakin batzuentzat.

Ez daude behartuta TicketBAIra

Higiezinen errentatzaile diren pertsona fisikoak
Higiezinen errentatzaileak diren pertsona fisikoak ez daude TicketBAI sistemara behartuta, PFEZren ondorioetarako jarduera ekonomiko bat egiten dutela uste denean izan ezik. Higiezinen errentamendua jarduera ekonomikotzat hartzen da PFEZn, honako kasu hauetan soilik:
  • Jarduera antolatzeko, gutxienez, lan-kontratua duen langile bat izatea, lanaldi osokoa eta jarduera horretan soilik diharduena.
  • Ezkontidea, izatezko bikotea, aurreko ahaidea, ondorengoa edo bigarren mailako albokoa ez da enplegatutzat hartuko.
Sozietateen gaineko Zergatik guztiz edo partzialki salbuetsita dauden erakundeak eta 4/2019 Foru Arauari atxikitako irabazi-asmorik gabeko fundazio eta erakundeak. Behartuta al daude fakturak TicketBAI bidez jaulkitzera?
Ez daude behartuta:

BEZetik salbuetsitako eragiketa hauengatik, BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluko Bat ataleko zenbaki hauetan adierazitakoak:
8 (gizarte-laguntza), 11 (erlijio-erakundeak), 12 (kideei irabazi-asmorik gabeko erakundeek emandako zerbitzuak), 13 (kirola egiten duten pertsona fisikoentzako zerbitzuak), 14 (kulturalak, hala nola museoetara, erakusketetara eta bestelakoetara egindako bisitak) eta 28 (alderdi politikoak). 

Behartuta daude: 
  • Egiten dituzten gainerako eragiketengatik.
Eta EEEL (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua) eramatera?
  • Erregistro-liburua eramatera behartuta daude
Zein da BATUZen nahitaez sartzeko data?
  • 2026/1/1ean
Faktura egin aurretik ticketBAI fitxategi bat sortu beharko ez duten beste kasu batzuk (5/2020 Foru Araua)
  • Zerga-administrazioak baldintza berezietan laburpen-idazpenak egiteko baimena eman dien eragiketak, kasuan kasuko jarduera-sektoreko merkataritza- edo administrazio-jardunbideek edo fakturak eta kontabilitate-egiaztagiriak egiteko baldintza teknikoek aipamen eta informazio horiek kontsignatzea zailtzen dutenean.
  • Baldin eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuak onartutako fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eragiketaren hartzaileak faktura egiteko betebeharra materialki betetzen badu, betiere azken horri ez bazaio aplikatzen Bizkaiko Lurralde Historikoko edo Arabako edo Gipuzkoako lurralde historikoetako zerga-araudia.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren bigarren xedapen gehigarrian ("Energia elektrikoaren zenbait entregaren fakturazioa") eta bosgarren xedapen gehigarrian ("Energiaren Batzorde Nazionalak erregimen bereziko energia elektrikoaren banatzaileen eta ekoizleen izenean eta kontura faktura igortzea") aipatzen direnak.
  • Jarduera ekonomiko nagusiaren  osagarri diren eta laguntzarik gabe funtzionatzen duten makina edo gailu automatikoen bidez egiten diren ondasun-emateak eta/edo zerbitzu-prestazioak, baldin eta aurreko ekitaldiko eragiketen/diru-sarreren bolumenak ez badu gainditzen zergadunaren jarduera ekonomiko nagusiaren ekitaldi horretako eragiketen/diru-sarreren bolumenaren % 15.
Kasu horietan, faktura egin aurretik ez da ticketBAI fitxategirik sortu behar. Hala ere, faktura horien informazioa honako eskema hauen bidez bidali beharko da:
  • Pertsona fisikoen LROErako (140 eredua): 1.2 - Software bermatzailerik gabeko fakturadun diru-sarrerak.
  • Pertsona juridikoen EASLrako (240 eredua): 1.2 - Software bermatzailerik gabe jaulkitako fakturak.

 

Salbuestea eska dezakete

Jarduera 3 urte baino gutxiagoan etetea aurreikusita duten PFEZaren zergadunak
PFEZaren zergadunek::
  • Jarduera ekonomikoak bertan behera uzteko asmoa izatea, hiru urteko epean, jarduera horiek betetzea nahitaezkoa zaienetik zenbatzen hasita.
  • Egiten ari ziren jarduera ekonomikoen ezaugarriengatik, aipatutako betebeharra betetzeko, ekipamendu eta terminalak erosi, instalatu eta ezartzeko inbertsio eta/edo gastu garrantzitsuak egin behar izatea, softwarearekin eta lotutako periferikoekin.
Fakturak Ticketbai sistemaren bidez jaulkitzetik salbuestea eska dezakete. Egoitza elektronikoan eskaera-formulario bat jarriko da.
Hiru urte igaro eta ez bada bertan behera utzi, une horretatik aurrera indarrik gabe geratuko da salbuespena, eta ezin izango da berriro eskatu.

Zergadun horiek BAI daude behartuta LROE (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua) eramatera.
Urtean 2.000 €baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten PFEZko zergadunak
PFEZaren zergadunek Ticketbai fakturazio-sistemaren betebeharretatik salbuesteko eska dezakete (Egoitza Elektronikoan eskura jarriko zaien formularioaren bidez), betiere lau baldintza betetzen badituzte:
  • Jarduera ekonomikotik eratorritako diru-sarrera osoak urtean 2.000 €-tik beherakoak izatea.
  • Jarduera ekonomikoen etekin garbia zehazteko gastu kengarririk ez izatea.
  • Bere jarduera ekonomikoetatik eratorritako diru-sarrera guztiak atxikipenaren mende egotea.
  • Diru-sarrera guztiak ez daude BEZaren mende edo salbuetsita.
Salbuespen horrek indarrean jarraituko du uko egiten ez den bitartean edo lau baldintzak betetzen ez diren bitartean. (lau baldintzetako bat betetzen ez den zergaalditik aurrera, salbuesteak indarra galduko du eta ezingo da berriro eskatu)

Pertsona horiek EZ daude behartuta LROE eramatera
Zein baldintza bete behar ditu pertsona fisikokoak salbuesteko eskaerak?
Salbuespena aplikatzeko, eskabidea aurkeztu beharko zaio Zerga Administrazioari, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan horretarako jarriko den formularioaren bidez. Informazio hau eman beharko da:
  • a') Salbuespena aplikatu nahi duen pertsona edo erakundearen identifikazio fiskaleko zenbakia eta izen-abizenak edo sozietate- izena, osorik.
  • b') Egiten ari den jarduera ekonomikoaren edo ekonomikoen deskribapena.
  • c') Jarduera ekonomiko hori edo horiek egiteari uzteko aurreikusitako data.
  • d') Artikulu honen 1. apartatuan ezarritako betebeharrak betetzeko, ekipoak eta terminalak, haiei lotutako softwarea eta periferikoak eskuratzeko, instalatzeko eta ezartzeko egin beharreko inbertsioen eta/edo gastuen zerrenda.
Aurreikusitako salbuespenak hiru urteko iraupena izango du, behin betiko ezartzen den egunetik aurrera.. Beraz, epe hori igaro eta erakundearen jarduera edo jarduerak bertan behera uzten ez badira, iraungitzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da salbuetsitako betebeharra, eta ezin izango da berriro eskatu salbuesteko.
Urtebetean azkentzea aurreikusita duten sozietateen gaineko zergaren zergadunak
SZren zergadunek:
  • Urtebeteko epean iraungitzea aurreikusita izatea, nahitaez bete behar duten egunetik zenbatzen hasita.
  • Egiten ari ziren jarduera ekonomikoen ezaugarriak kontuan hartuta, aipatutako betebeharra betetzeko, inbertsio eta/edo gastu garrantzitsuak egin behar dituzte ekipoak eta terminalak erosteko, instalatzeko eta haiei lotutako softwarea eta periferikoak jartzeko.
Fakturak Ticketbai sistemaren bidez jaulkitzetik salbuestea eska dezakete. Egoitza elektronikoan eskaera-formulario bat jarriko da.
Urtebeteko epea igaro eta jarduera eten ez bada, salbuestea ondoriorik gabe geratuko da une horretatik aurrera, eta ezin izango da berriro eskatu.

Zergadun horiek BAI daude behartuta LROE eramatera
Zein baldintza bete behar ditu pertsona juridikoak salbuesteko eskaerak?
Salbuespena aplikatzeko, eskabidea aurkeztu beharko zaio Zerga Administrazioari, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan horretarako jarriko den formularioaren bidez. Informazio hau eman beharko da:
  • a') Salbuespena aplikatu nahi duen pertsona edo erakundearen identifikazio fiskaleko zenbakia eta izen-abizenak edo sozietate- izena, osorik.
  • b') Egiten ari den jarduera ekonomikoaren edo ekonomikoen deskribapena.
  • c') Jarduera ekonomiko hori edo horiek egiteari uzteko aurreikusitako data.
  • d') Artikulu honen 1. apartatuan ezarritako betebeharrak betetzeko, ekipoak eta terminalak, haiei lotutako softwarea eta periferikoak eskuratzeko, instalatzeko eta ezartzeko egin beharreko inbertsioen eta/edo gastuen zerrenda.
Aurreikusitako salbuespenak urte bateko iraupena izango du, behin betiko ezartzen den egunetik aurrera.. Beraz, epe hori igaro eta erakundearen jarduera edo jarduerak bertan behera uzten ez badira, iraungitzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da salbuetsitako betebeharra, eta ezin izango da berriro eskatu salbuesteko.

LROE. Betebeharpekoak eta horiek betetzetik salbuetsiak.

Nortzuk daude behartuta?
Zergadun hauek behartuta egongo dira, betiere PFEZaren edo SZren Bizkaiko araudia aplikatzen bazaie:
  • Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak eta errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeak (EEAE).
  • Sozietateen gaineko Zergaren (SZ) zergadunak eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (IRNR) zergadunak, establezimendu iraunkorra dutenak, nahiz eta salbuespen subjektibo bat ezarri edo partzialki salbuetsita egon.
Nor dago salbuetsita eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (LROE) eramatetik?
Urtean 2.000 €baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten PFEZko zergadunak
PFEZaren zergadunek Ticketbai fakturazio-sistemaren betebeharretatik salbuesteko eska dezakete (Egoitza Elektronikoan eskura jarriko zaien formularioaren bidez), betiere lau baldintza betetzen badituzte:
  • Jarduera ekonomikotik eratorritako diru-sarrera osoak urtean 2.000 €-tik beherakoak izatea.
  • Jarduera ekonomikoen etekin garbia zehazteko gastu kengarririk ez izatea.
  • Bere jarduera ekonomikoetatik eratorritako diru-sarrera guztiak atxikipenaren mende egotea.
  • Diru-sarrera guztiak ez daude BEZaren mende edo salbuetsita.
Salbuespen horrek indarrean jarraituko du uko egiten ez den bitartean edo lau baldintzak betetzen ez diren bitartean. (lau baldintzetako bat betetzen ez den zergaalditik aurrera, salbuesteak indarra galduko du eta ezingo da berriro eskatu)

Pertsona horiek EZ daude behartuta LROE eramatera
HIRU URTEKO epean beren jarduerak bertan behera uzteko asmoa duten pertsonak edo erakundeak salbuetsita al daude EASLtik?
Ez daude EASL betetzetik salbuetsita TicketBAI software bermatzailea betetzetik salbuestea lortzen duten pertsonak edo erakundeak, betebeharra betetzen hasi eta jarduerak bertan behera utzi arte URTEBETE edo HIRU URTEKO epean egoteagatik.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?