Bai. Borondatezko aplikazioagatiko konpentsazioa bateragarria da kuota osoan % 30eko Batuz kenkariarekin.
- Kenkariak 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan Batuz sistema ezarri ahal izateko egindako jarduketei dagozkien gastuak eta inbertsioak barne hartzen ditu, hau da, zergadunak Batuzen behin betiko ezarpen-datatik aurrera sistema bete ahal izateko beharrezkoak diren softwarea eta ekipo informatikoak eskuratzeko prozesu baten barruan.
- Softwarearen esparruan, prozesu hori izan daiteke lehendik dagoen sistema informatikoa egokitzea, eguneratzea edo sistema informatiko berri bat ezartzea, Batuz proiektuaren betebeharrak bete ahal izateko.
- Kenkariaren oinarria Batuz proiektuarekin lotuta egokitu, garatu edo eguneratu diren sistema informatikoko moduluen kostuaren arabera zehaztuko da (proiektu horrek, funtsean, fakturazio-sistemari eta enpresa baten kontabilitatea eramateari eragiten die), eta ez beste gai batzuen arabera (esaterako, langileen kudeaketa, biltegiaren kontrola, kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, etab.).
- Kenkaria justifikatzeko, kasu bakoitzerako egokia den froga-dokumentazioa aurkeztu beharko da, hala nola ekipo informatikoen erosketa-fakturak edo softwarerako erosketa- edo harpidetza-fakturak, enpresa informatikoak egindako kostuaren balorazioa, jasotako faktura Batuz proiektuak eskatutakoa baino irismen handiagokoa denean, zergadunak berak kostuaren balorazioa, garapena barnetik egiten denean eta hirugarrenekin kontratatzen ez denean, besteak beste.
Bai. Hala ere, Batuz kenkariaren oinarria kalkulatzeko, kenkarirako eskubidea ematen duten inbertsioak eta gastuak egiteko jasotako dirulaguntzei 100en eta kenkari hori aplikatzen duen erakundeari aplikatu beharreko karga-tasaren arteko diferentziatik ateratzen den ehunekoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa deskontatu beharko da.
Adibidez:
Enpresak 1.000 euroko software bat erosi du Batuz ezartzeko, eta 500 euroko dirulaguntza jaso du hura erosteko. Erakunde horri aplikatu beharreko karga-tasa % 24koa da.
Erakunde horri aplikatu beharreko karga-tasa % 24 bada, 100-24 arteko aldea % 76 da; beraz, kenketa-oinarria kalkulatzeko, % 76 x 500 = 380 euro deskontatu beharko dira.
Beraz, kenkariaren oinarria 1000-380 = 620 €izango da.
Ondorioz, oinarriaren gaineko kenketa % 30ekoa bada, zenbatekoa 620 x % 30 = 186 eurokoa izango da.