-
Oina: Sarrera PFEZren atxikipenari lotuta badago bakarrik bete behar da eremu hau. Gure kasuan, % 15eko
atxikipena aplikatuko diogu 19.000ko (12.000+7.000) zerga-oinarriari, hau da, zenbateko osoa, jasanarazitako BEZaren kuota kenduta. "Jasandako atxikipena" eremua bakarrik bete behar da; "Guztizko zenbatekoa" eta "Zenbateko garbia" eremuak automatikoki aldatzen dira, sartutako datuen arabera.
- Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (EEEL 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoan