-
Oina: "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa markatu behar duzu eta jasandako atxikipen-oinarriaren ikonoa sakatu (xehetasun-lerroan erregistratutako datuak kargatuz), baita dagokion atxikipen-ehunekoa hautatu ere. Atxikitako kantitatea zuzenean sartzeko aukera ere baduzu, "Sartu eskuz jasandako atxikipena" laukitxoa markatuz. Gure adibidean, % 15eko
atxikipena aplikatuko diogu -2.500 zerga-oinarriari, hau da, emandako zerbitzuaren zenbateko osoari jasanarazitako BEZaren kuota kenduta. "Guztizko zenbatekoa", "Jasandako atxikipena" eta "Zenbateko garbia" eremuak automatikoki aldatzen dira, sartutako datuen arabera.
- Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (LROE 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
Faktura zuzentzailea diferentziengatik egin bada, automatikoki agertuko da PFEZren diru-sarreren behin betiko kopurua.
PFEZean zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, egin klik BAI botoian eta zenbatekoa adierazi
Erregistro-liburuan "kobratzeko irizpidea" hautatu baduzu, egin klik atal honetako lautan