- Eragiketaren deskribapena: laburpen-fakturetan, aukera hauetako baten bidez jaso behar da inguruabar hori:
- Bezeroari entregatutako albaranetan/dokumentuetan agertzen diren eragiketen xehetasun guztiak agerraraziz, hau da, albaranetan ageri den informazioa errepikatuz.
- Eragiketak zehazten dituzten albaranak identifikatzea, adibidez, albaran-zenbakia aipatuz lerro bakoitzaren xehetasun gisa. Kasu horretan, albaranak fakturaren epe berean gorde behar dira, eragiketen deskribapena zeharka behintzat eskura izateko.
- Eragiketa-data: laburpen-fakturen kasuan, fakturan erregistratutako azken eragiketaren data jarri behar da. Gure adibidean, hilaren 23koa litzateke.
- BEZ erregimenaren gakoa: BEZaren zein erregimenetan dagoen hautatu behar duzu.
Laburpen-fakturetan, kontzeptu adina lerro gehituko dira, eta GEHITU lerroan klik egingo da (GEHITU klikatzen ez baduzu, ez zaio fakturari gehituko). Gure adibidean, 3 eragiketa izan dira egun desberdinetan (5., 8. eta 23. egunak).