web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Eragiketa-data: ondasuna entregatzen den edo zerbitzua ematen den data da, sortzapen-datatzat hartzen dena, hau da, zergapeko egitatea gertatzen denean, zerga-betebeharra sortzen duen jarduera ekonomikoa.
Igorketa-data: egindako eragiketa igortzen duen faktura egiten den eguna da.

Eragiketa-data eta igorketa-data desberdinak badira, zerga-garrantzia izan dezakete:
Zer ondorio fiskal ditu igorketa- eta eragiketa-datak ekitaldi edo aldi desberdinetakoak izateak?
Gerta daiteke faktura eragiketa-dataren ondorengo zergaldi batean egitea. Adibidez, 2024/12/26an entregatutako ondasun edo zerbitzu bat, zeinaren faktura 2025/01/03an egin baitzen.
  Kasu honetan, fakturaren jaulkitzailearentzat:
  • EEELko oharra igorpen-datan egiten da, hau da, 2025eko EEELan. Ohar hori fakturaren eragiketa-datari dagokion BEZaren epea amaitu baino lehen egin behar da (gure kasuan, 2025eko urtarrilaren 31 baino lehen).
  • 2024ko azken aldian jasanarazitako BEZa zenbatuko da (eragiketa-dataren arabera).
  • 2024ko diru-sarrera izango da, PFEZri begira (eragiketa-dataren arabera).
Fakturaren hartzailearentzat:
  • Faktura jaso den urteko EEELn idazten da (ezin da inoiz izan faktura egin den eguna baino lehenagokoa), hau da, 2025. urteko EEELn. Ohar hori EEELn faktura jasotzen den datari dagokion BEZaren likidazio-aldia amaitu baino lehen egin behar da (gure kasuan, 2025eko apirilaren 25a baino lehen).
  • 2025eko lehen hiruhilekoan jasanarazitako BEZa egotziko du (fakturaren jasotze-dataren arabera).
  • 2024ko gastua izango da, PFEZri begira (eragiketa-dataren arabera).
OHARRA: Gerta daiteke eragiketa-data igorketa-data baino geroagokoa izatea segidako traktuko eragiketen kasuan, hau da, prestazioa behin eta berriz eta luzaroan gauzatzen den kontratu bat (adibidez, higiezin baten errentamenduagatiko sortzapen aurreratua, faktura 2024/12/30ean luzatzen dena eta eragiketa-data 2025/01/31 dena). Kasu horretan, 2024ko EEELan islatuko da eragiketa. Horrela,"Egin zure faktura"-n , "Fakturaren datuak" atalean, "BEZaren erregimenaren gakoa" goitibeherako taulan.15. gakoa erabili beharko litzateke: "Segidako traktuko eragiketetan ordaintzeke dagoen BEZdun faktura".
Nola erregistratzen da igorketa-dataz bestelako eragiketa-data duen faktura bat?
Fakturaren eragiketa-data eta igorketa-data desberdinak badira, "Fakturaren datuak" goitibeherako taulan, "Eragiketa-data" eremuan, eragiketa gertatu zen data sartu behar dugu. Igorketa-data automatikoki sortzen da faktura "Egin zure faktura" atalean egitean.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?