Atal honetan, garatutako jarduera ekonomiko bakoitzaren izakinen aldaketa erregistratu behar da, hasierako eta amaierako izakinen balorazioa adierazita.
"Zerga garrantzia duen bestelako informazioa" kapituluan aurkitutakoan, sakatu "Zenbatespen metodoa/Izakinen aldaketak" erlaitzean, eta sakatu "Zenbatespen metodoa/Izakinen aldaketak gehitu" botoia.

Bete itzazu agertzen diren eremuak: izakinen eraginpeko jarduera, PFEZaren arabera dagokion zenbatespenaren metodoa (zuzeneko zenbatespen normala edo erraztua), bai eta hasierako eta azken izakinak ere. Hasierako edo azken izakinik ez badago, bete 0rekin.
Azkenik, sakatu gorde.