Ezin izango du egozpen gehiagorik egin %60an (% 70ean 2026tik aurrera).
- Beste kontingentzia bat bada:
Jasotako lehenengo prestazioa %60an (% 70ean 2026tik aurrera) egotzi ahal izango da, baldin eta bi urte baino gehiago igaro badira lehenengo ekarpenetik zenbatzen hasita (baliaezintasun edo mendekotasun kontingentzia kasuetan izan ezik). %60 hori (% 70 2026tik) aplikatzeko zenbatekoak ezin du 300.000 euro baino handiagoa izan. Gainerakoa, hala badagokio, %100an egotziko da.
Gainera, prestazio horri prestazioaren %100 egotzi ahal zaio, eta osteko beste prestazio bat egotzi ahal zaio kontingentzia horren ondorioz %60an (aurreko muga berarekin: 300.000€ eta % 70 2026tik aurrera).
Ekitaldi berean bi erreskate egiten baditu, kapital eran, BGAE beretik edo BGAE batetik baino gehiagotik, erreskatatutako guztiaren %60 (%70 2026tik aurrera) egotziko da, 300.000 euroko mugarekin.